2021ean berbagai izandako 18 berba hautatu ditu UZEIk

Bizkaie! 2021-12-29 12:07   Euskerea berbagai

2014. urtean egin eban lehenengoz UZEIk holako zerrendea.

2021ean zeresana emon dituen 18 berba edo esamolde hautatu ditu UZEIk, urtero egiten dauenez, umore-puntu bati eutsiz. Berbok erakusten dabenez, albisteek arrasto nabarmena uxten dabe eguneroko berbakeran baina, zenbaitetan, mundu mailako jazoerei be euskal kulturatik beste modu batera be begiratzen deutsegula erakusten dabe.

Pandemia berbagai nagusi izan dan arren, UZEIk hautatuko berba-multzoan bestelako gaiak be nabarmendu dira, esate baterako, Suezko kanala blokeau eban kontainer-ontziak eta brexitak eragin daben hornigaien urritasuna, aurten onartutako legeetan jaso diranak (adibidez, genero-autodeterminazinoa) edo itzalaldi elektriko handi bat izateko aukerea.

2021eko zerrendea

2021eko berben zerrendea webgunean jarri dau UZEIk (uzei.eus). Urtean zehar jasotako hurrenkera berean jaso ditue berbak, hau da, era kronologikoan atonduta eta zerrendatuta, urteko zein hiletan jaso diran zehaztuz.

Zerrenda osoa irakurri hemen

Hautapenak ez dau zorrotza izateko asmorik. Urtean zehar ikusitako eta entzundako hainbat albiste eta jazoera gogoratzen laguntzea eta, gehienez be, lexikoak eguneroko jardunean dauen garrantzia gogora ekartea dau helburu bakarra.

Berba-multzoak eta urteko berbea

2014. urtean plazaratu eban UZEIk lehen aldiz holako berba-multzo bat. Hautatutako berbek ez dabe zertan berba barriak izan, baina erabileragatik edo sare sozialetan izan duten harrereagaitik aitagarrienak jasoten saiatzen da UZEIko hizkuntzalari-taldea.

Aurten, gainera, lehen aldiz, urteko berbea aukeratu dabe alkarlanean UZEIk eta Euskaltzaindiak: aldaera, lehendik be arautua egondakoa izanik, erabilereak barritu dauen berbea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu