'50 urte, 50 errezeta' liburu solidarioa aurkeztu dabe Bilbon

Bizkaie! 2021-12-28 12:22   Jan edanak

Mercabilbaoren 50. urteurreneko ospakizunen barruan dator.



Mercabilbao
k Bilboko eta Bizkaiko 50 jatetxetako sukaldariek eta Bilboko, Galdakaoko eta Leioako Ostalaritza Eskolek lagunduta egin dauen liburua aurkeztu dabe Bilboko Erriberako Merkatuan. Liburuaren banaketea Bilbao Dendak eta Bizkaidendak alkarteen barruan dagozan denda eta enpresen bidez egingo da, 5 euroko prezioan.

Liburua, Mercabilbaoren 50. urteurreneko ospakizunen barruan dator, urte historiko bati amaierea emoteko, Mercabilbaok amantala lortu dau, suak piztu ditu eta lanari ekin deutso 50 urte, 50 errezeta liburu solidarioa eginez, mende erdia Bizkaiko gastronomiaren sabore onenakaz ospatzeko. Bilboko eta Bizkaiko jatetxeetako sukaldariek eta Bilboko, Galdakaoko eta Leioako Ostalaritza Eskoletako kozineruek egindako 50 sukaldaritza proposamenen bildumea da; errezeten artean, hasierakoak, arrain, itsaski eta okela-plater nagusiak eta postreak batzen dira.

Liburua hornidura merkatuaren izakera solidarioaren beste adibide bat da, izan be, salmenteagaz batuko dan diru guztia Bizkaiko Elikagaien Bankura bideratuko da. Mercabilbao egunero dabil erakunde horregaz lankidetzan, orain 25 urte baino gehiagotik, bai handizkako enpresek elikagaiak emonez, bai Basauriko instalazinoetan lokal bat itxita.

Liburua banatzeko, Mercabilbaok Bilbao Dendak eta Bizkaidendak erakundeen laguntzea dau eta erakunde bi horreen barruko saltokien eta enpresen bidez salduko da liburua, 5 euroko prezioan.

Mende erdiko historia euskal gastronomiaren saborerik onenez beteta, uribilduko jatetxe ezagunen eta Bizkaiko geografiako leku guztietako sukaldarien errezetei esker, baita Bilboko, Galdakaoko eta Leioako Ostalaritza Eskolen errezetei esker be. Guztiek eskaini ditue, modu desinteresatuan, euren sukaldaritza lanak, produktu freskoenez eta kalidadezk.

Prentsaurrekoan izan dira Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu zinegotzia, Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Konsumo zinegotzia eta Aitor Argote Ibánez Mercabilbaoko zuzendari nagusia izan dira. Lagun izan ditue Miguel Angel Fernandino Bizkaiko Elikagaien Bankuko presidentea, Rafael Gardeazabal Bilbao Dendak erakundeko presidentea, Jose Andres Cebrecos Bizkaidendak alkarteko presidentea eta liburu solidarioan parte hartu daben jatetxeetako zenbait kozineru.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu