Bertan behera geratu da EGOk, Euskal Herriko Gazte Orkestreak egin behar eban neguko birea
2021-12-28 08:04 MusikeaMusikarien artean Covid kasuak atzemon ditue.
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak zabaldutako mezuak dakarrenez, birusaren zabalkundea eteteko asmoz eta erantzukizuna ardatz hartuta, osasuna lehenetsiz zuzendaritzeak topaketea bertan behera ixtea erabagi dau.
Momentu honetan, EGO Musikenen egoan, neguko topaketa egiten, barroko sasoiko musikearen inguruko egitaraua atontzen aurrerago kontzertu bireari ekiteko. Gazte Orkestreak Tolosa (abenduak 31), Donostia (urtarrilak 2), Bilbao (urtarrilak 3) eta Gasteiz (urtarrilak 4) aurreikusita zituan kontzertuak bertan behera geratu dira.
Erabagi gogorra da, baina danon ongizatea eta osasuna ehentasuna dira. Ez dogu kasik azken barriak kontetako denporarik izan! Osasun arazoakaitik Lina Tur Bonet eta Lola Fernandezen azken orduko kantzelazinoak ekarritako tristurea, Cecilia Bercovich zuzendari eta biolinista lanetan eukitearen poza, Eloy Orzazien azken orduan geurera ekartea eta Patxi Monterok eta Pablo Tejedorren laguntza parebakoa. Egun trinko bi baino ez ditugu izan, baina duda barik, topaketa honek arrastoa itxi dau bertan izan garen danokan.
Sarreren idirua bueltetako, erosleek antzoki edota auditorioakaz hartu-emonetan jartea da gomendagarriena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!