Bixente Martinezek Getarian aurkeztuko dau disko barria

Bizkaie! 2021-12-27 12:26   Musikea

Hitzordua abenduaren 30ean izango da.

Bixente Martinez musikariak bere lehen bakarkako lana kaleratu barri dau, Txoria buruan eta ibili munduan eta Getarian izango da disko hori aurkezten eguenean, hilaren 30ean. Kontzertua Getariako Iturzaeta Aretoan izango da arratsaldeko 19:30ean. Kontzerturako sarrerak Getaria Turismo bulegoan eskuratu daitekez.

Lan barria aurkezteko ikuskizun ederra atondu dau Bixente Martinezek, izan be, musikariak Oskorriren kantuei begirada berezia eskainiko deutse musikearen eta jantzearen bitartez eta martinezegaz batera Haatik Konpainiako Leire Romero eta Aimar Odriozola jantzariak izango dira oholtza gainean.

Oskorriren errepertoriotik ataratako kantuak artistearen barruko esentziagaz biluztuak izan dira, ondoren modu libre eta barrian erakusteko. Disko honetan gitarra diferenteak erabili ditu artisteak, akustikoak eta elektrikoak, baita loopak eta bestelako efektu batzuk be.

Kontuak kontu, 2022. urteko lehen kontzertua be konfirmauta dau artisteak eta Donostiako Lugaritz Kultur etxean izango da datorren martiaren 11n. Kontzertu horretarako sarrerak dagoeneko salgai dagoz hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu