Itsua & Sinuak disko barria aurkeztu dabe

Bizkaie! 2021-12-27 10:50   Musikea

Alma negra izeneko lan luzea da erakutsi deuskuena.

Musikari durangarrak angolar jatorriko Sinuaren lan personala aurkeztu deusku. Sinua Euskal Herriko hip hop mobimentuko kide aktiboa da eta La dolce Rima eta +Kesoul taldeetan ibili izan da. Orain, barriz, D04, 108, N2ogu eta Follow the party kolektiboetako kidea da.

Dikoaren grabazinoa Beat Salad Durangon egoitzea dauen zigilu independentean egin dabe, 2009. urtetik hip hopa eta elektronikea lantzen dituana.

Urriaren 30ean emon eben diskoa aurkezteko kontzertua Denjah Man-egaz batera, Bilboko Mitho aretoan (Telleria, 7) eta hurreratu ziran guztiak sano disfrutau eben. 

Diskoa doban deskargau daiteke hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu