2022ko Arabako Bertsolari Txapelketea atzeratu egingo dabe
2021-12-27 08:56 BertsolaritzeaEzustekorik ez badago udabarrian egingo da.
Arabako Bertsolazale Alkarteak 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketea udabarrira atzeratzea erabagi dau egungo gizarte eta pandemiaren bilakaerea dela eta txapelketea behar bezela atontzea ahalbidetzen ez dalako.
Arabako Bertsozale Elkarteak Eusko Jaurlaritzearen zemendiaren 17ko agindua eta abenduaren 14ko dekretuan ezarritako araudia aztertu ondoren, 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketea udabarrira atzeratzea erabagi dau, araudi horregaz eta pandemiaren egoera honetan txapelketearen helburuetako batzuk betetea gatxa dalako.
Araban bertsolaritzearen erakusleiho izateko, bertsolaritzea aktibetako eta zabaltzeko, bertsozaleak kohesionetako eta barriak sortzeko helburuari eutsiz egiten da txapelketea eta, esangura horretan, eragile guztien arteko alkarlana eta ilusinoa bultzatzea ditu helburu.
Arabak txapelketea lako euskarezko kultur ekitaldiak behar beharrezkoak ditu eta lanean jarraituko dau, modu arduratsuan, ahalik eta baldintza duinenetan, bertsozale guztientzat posible izan daitezan.
Txapelketea noiz jokatuko dan aurrerago zehaztuko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!