2021/12/25 - 2022/01/06
Lekeitio Eskolape aretoan. | ErakusketakKULIXKATIK 'Lekittoko beste patari horrek'
Isuntza Arraun Akarteak bereganatutako Kulixka izeneko yate klasikoan itsasora egindako urteeretan itsasoko animaliei ataratako erretratuen bilduma bat ikusgai jarriko dau erakusketa honek.
Atabaka Alkartearen laguntzaz, balioan ipini nahi da Lekeitioko ondare natural hau, bere ezagutza herriaren artean zabaldu eta sustatuz: Ezagutzen dana maitatzen baita, eta maitatzen dana babesten dalako.
Natura irudi bildumea 6 erretratugilek egin dabe: Asier Aldalur, Juankar Andrés, Juan Arizaga, Óscar Carazo, Jesus Mari Lekuona eta Jon Zubiaur.
54 erretratu ikusi daitekez, Grafilur-ek inprimiduta.
Lekeitioko Udalaren Eskolape aretoan izango da ikusgai, abenduaren 25etik urtarrilaren 6ra arte, 18:30etik 21:00ak arte eta jai egunetan 12:30etik 14:00ak arte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!