Musika Bulegoa Sariak 2022
2021-12-22 10:15 MusikeaIzena emoteko epea abenduaren 15etik 2022ko zezeilaren 10era.
Euskal Herriko Musika Bulego Alkarteak (EHMBE) Musika Bulegoa Sariak ekimenaren VI. edizinoa jarri dau martxan. Euskal musikagintzako eragileek euren proiektu proposamenak aurkezteko fasea 2022ko zezeilaren 10era arte egongo da zabalik. Aurtengo sari banaketa ekitaldia datorren maiatzaren 17an izango da Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-n (BEC).
Musika Bulegoa Sariak ekimenaren VI. edizioaren helburu garrantzitsuenetako batzuk dira euskal musikearen sektoreari balioa emotea, artisten sorkuntza-lanak sustatzea, lanak ezagutarazotea eta bultzadea eta erakusleiho izatea. Azken finean, Musika Bulegoak bultzatutako ekimenaren helburua Euskal Herrian sortu eta produzidutako musikearen kalidadea aintzatestea da, baita euskal musikarien eta musikearen sektoreko eragileen jarduerea be.
Garrantzitsua da nabarmentzea aintzatespen horreetan ez dagoala ezelako kategorizazinorik, hau da, sarituen artean sailkapenik ez da ezartzen, izan be, helburua da egindako lanak balorau eta euskal kultureari egindako ekarpena nabarmentzea.
Aurkezpenean izan dira Andoni Iturbe, Eusko Jaurlaritzako kultura sailburuordea; Begoña Ibarra, Bizkaiko Foru Aldundiko kultura zuzendaria; Aitor Bengoetxea, Musika Bulegoko presidentea; Irene Larraza, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria; eta Ander Toña, Laboral Kutxaren izenean.
MBS Sariak 2022
Adituek (musikariak, kazetariak, musika-programatzaileak, hezkuntzearen eta kulturearen arloan lan egiten daben hainbat lagun) osotutako epaimahaiak balorauko ditu aurkeztutako proposamenak eta 10 sarituetatik 8 aukeratuko ditu. Gainera, aurreko edizinoetan lez, Euskal Herriko Musika Bulego Alkarteko (EHMBE) zuzendaritza-batzordeak sari berezi bat emongo deutso Euskal Herriko musika-jarduereagaz zerikusia dauen persona edo erakunde bati, prestakuntzea, sensibilizazino edo zabalkundearen alorretan proiektu nabarmena gauzatzeagaitik. Hau da proposamenak aurkezteko bete beharreko formularioa.
Etxepare Euskal Institutuak beste sari bat emongo dau, artista edo talde batek euskal musikea gure mugetatik kanpo zabaltzeko egindako lana autortzeko.
Hautagaitzen aurkezpena
Euskal Herriko musikearen sektorean lan egiten dauen edozein agentek aurkeztu leike MBS 2022rako hautagaitzea. Horretarako, izena emoteko epearen barruan egin beharko dau: abenduaren 15etik 2022ko zezeilaren 10era. Gainera, Musika Bulegoko bazkideek eta EHMBEko zuzendaritza batzordeko kideek 3 hautagaitza aurkeztu ahal izango ditue.
Euskeraz egindako lanek edo sorkuntzek balio erantsia izango dabe, sorkuntza instrumentalak edo beste hizkuntza batzuetan egindakoak be aurkeztu daitekezan arren, betibe edozein euskal musikarik interpretetan baditu, musika-generoa edozein dala be. Hori bai, lanak 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra aurkeztuta egon beharko dira jentaurrean.
Aurreko edizinoetako sarituei jagokenez, talde edo bakarlari ezagunak nabarmentzen dira, Zea Mays, Belako edo Izaro, besteak beste, baita estilo erabat ezberdinetako artistak be, Dupla talde kontzeptualetik hasi eta folklorea egiten dauen Korrontzira. Aurreko urteetan, Kafe Antzokia eta Eresbil Musikearen Euskal Artxiboa edo Juanjo Mena eta Pascal Gaigne konpositoreak be saritu dira.
Seigarren edizino honetan ekitaldia Bizkaira bueltauko da, izan be, sari ibiltari honeek Euskal Herriko lurralde historiko batean izaten dira urtero. Igaz Biarritzen izan ondoren, 2022an Bilbao Exhibition Centre-n egingo da euskal musikearen jaia. Seigarren edizinoan, lehiaketeak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Laboral Kutxearen eta Etxepare Euskal Institutuaren babesa jaso dau.
Hemen dago Musika Bulegoak Sariak 2022 ekimenaren oinarriak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!