2021/12/17 - 2022/01/07
Bilboko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3). | ErakusketakArte Ederren Gradu Amaierako Lanen VIII. Erakusketea
Lanak 2020-2021 ikasturtean egin dira, ikastegiak 50 urte bete dituan urtean, hain zuzen be.
Ikusgai dagoz 37 GrAL, ikastegian emoten diran hiru gradutako (Artea, Sorkuntzea eta Diseinua eta Kultura Ondareen Konserbazino eta Zaharbarritzea) ikasleek aurkeztutako 161en artean aukeratuak. Lanok ikerketa- eta lan arlo barriak edegi ditue pintura, eskultura, diseinua, ilustrazinoa, zeramika, bideoa, grabatua, kultura-ondasunen konserbazinoa eta zaharbarritzea, animazinoa, komikia, marrazkia, soinu-instalazinoak, erregistroa, eremu performatiboa, bideo-mapinga edo horreetako batzuen hibridazinoa lako espezialidadeetan.
Ordutegia: Astelehenetik barikura, jai-egunak kenduta (abenduak 24 eta 31 eta urtarrilak 6), 8:00etatik 20:00etara.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!