Olgeta barriak dakarz Ikastolen Alkarteak umeentzat

Bizkaie! 2021-12-20 09:21   Euskerea berbagai

Batetik, Argitxo pareak eta dominoa; bestetik, Bihurrikeriak

Gabonetan umeek ondo pasau deien, eskaintzea zabaldu dau Ikastolen Alkarteak, bere katalogora beste joko edo olgeta bi gehituta. Euskerea oinarri, olgetan dabizan bitartean ikastea da helburua. Olgetea da oparirik ederrena, dino Alkarteak.

Nobedadeetako bat 3 eta 7 urte bitarteko umeentzat pentsauta dago. Argitxoren kartoizko pare jokoa eta 28 fitxadun dominoa dakarz, eta olgetarako aukera ugari emoten ditu: 26 fitxadun pare jokoa, kontrakoen dominoa (garbi-zikin, zarratu-edegi...) eta kantidadeen dominoa.

Beste barritasuna, Bihurrikeriak izenburuduna, ume helduagonetzat da, 7 urtetik gorakoentzat aproposa da. 60 karta, dadoa eta hondarrezko erlojua topauko doguz kutxearen barruan, eta ondo pasetako aukera ugari: Elkar ezagutzen dogu?, Tabua eta Mix max. Danetariko trebetasunak landuko ditue gaztetxuek, adibidez, berben inguruko pistak emotea, imitazinoak, kantua... 

Bideo labur baten azaldu ditue olgeta barri bien nondik norakoak. Ikusi hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu