2021/12/19 .

Bilboko Bilborock Aretoan. | Erakusketak

XXII. Imaginautak

.

Goizean, 12:00etatik 14:00ak arte, persona talde txikientzako saioak izango dira Lab aretoan, arte plastikoen arloko hainbat proposamen ezagutzeko.

  • Sara Villa. Teknika digitaleko ilustratzailea, umeentzako ipuinetan espezializatua.
  • Lorena Montero. Artista bisuala, liburuak tolesteko artea lantzen dauena.
  • Itziar Larrazabal. Pintorea da, eta hainbat diziplina jorratzen ditu: orio-pinturea, tinta-marrazkia, akuarelea...
  • Amaia Barrena. Eduki poetikoa daben pieza plastikoen idazlea eta egilea.
  • Unai Álvarez. Artista bisuala, collage analogiko eta lotsabakoetan aditua.

Aldi berean, erabilera askotarako gelan Simon Carranza musikariaren kontzertua izango da eta, ondoren, barriketaldia izango da: Lana eta artista bereiztu daiteke? izenburuagaz. Amaitzeko, 13:30etik aurrera, twerk brasildarraren ekitaldia egongo da, Esther Pinheiro antzariagaz.

Arratsaldean, 18:00etatik 20:30era, erabilera askotarako aretoan, hainbat musika saio izango dira: Vientos del Norte eta Iris Penche, arte eszenikoak Kreatiba Teatro eskolaren eskutik, swing dance Litlle Harlem Bilbaogaz, poesia musikatua Amaia Barrena eta Ane Andikoetxeagaz eta Aurora Garguren Agua liburuaren aurkezpena.

Ordutegia: 

12:00-14:00

18:00-20:30

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu