'HitzEkin' abestiak girotuko dau 22. korrika

Bizkaie! 2021-12-17 07:55   Euskerea berbagai

Sustrai Colinak sortutako berbak Ane Garcíak, Anarik eta Nerea Urbizuk abestu ditue.

Bart aurkeztu dabe 22. edizinoa girotuko dauen HitzEkin kantua, Iruñeko Golem Baiona aretoan. Nerea Urbizu izan da zuzendari artistikoa eta hainbat bidelagun izan ditu: Sustrai Colinak sortutako berbak Ane Garcíak, Anarik eta Nerea Urbizuk abestu ditue. Eymard Uberetagoena (Tripulante Produce) ibili da bideokliparen produkzino lanetan.

Pop kutsua dauka gehienbat eta Urbizuren berbetan, abestia emozionala da, soziala. Kantuan hiru edadetako emakumak izan dira, gure helduen eta txikien arteko katearen babesa eta bitartekaritzea irudikatzeko.

Mezuari jagokonez, Urbizuk esan dau edegia izan arren, balore garrantzitsuak bultzatzen dituala: ausarta izatea, ahalduntzea, traben gainetik aurrera egitea edota bildurrak gainditzea.

Bideoklipean jendartearen egungo hainbat errealidade islatzen dira, danak korrika egiten azaltzen dira. Horren harian, Urbizuk azaldu dau hainbat istorio batzen dituan film laburra da eta jenteak korrika egiteko motibazino ezbardinak dituan moduan, KORRIKAgaz be halako zeozer jazoten da: sensibilidade diferenteetako jentea batzen dauen arren, danoi eragiten deusku indar bat, poz bat, babes bat.

Abestia zein bideoklipa eskuragarri dagoz hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu