Núria Guiu koreografo bartzelonarra Bilbon

Bizkaie! 2021-12-16 09:18   Kulturea

Spiritual Boyfriends gaur, abenduak 16, eskainiko dau Guiuk arratsaldeko 19:00retan.

Artistearen Spiritual Boyfriends lana eskainiko dabe: gorputzaren eta boterearen arteko loturearen inguruko bakarlana. Antzezlana hizkuntza fisiko, bisual eta teatralaren bidez jorratzen da, hizkuntzen arteko mugak eta autobiografia/errealidadea eta fikzinoa terminoen artekoak buztartuz. Spiritual Boyfriends gaur, abenduak 16, eskainiko dau Guiuk arratsaldeko 19:00retan.

2019an, Likes pieza eszenikoa aurkeztu eban Bilboko Azkuna Zentroan. Sare sozialei eta atsegin dut famatuen balioari buruzkoa zan eta bizi dogun sasoi digitalari buruzko hausnarketa bat egiten eban. Bada, horren ondoren, Zentrora bueltau da artistea Spiritual Boyfriends sorkuntza barriagaz.

Núria Guiuk, lan honetan, yogaren praktikea aztertzen dau; yogearen ikerketa dokumental eta ikonografiko bat egiten dau: yogako jarreren eraikuntza historikoa eta jarrerek gorputzei rol, arau eta botere-egiturak zelan ezartzen deutseen, autodiziplinearen, osasunaren eta edertasunaren kultura bat sortzen baidabe. Egungo yoga, praktika espiritual bat bada be, gorputzearen kapitalizazinoan atrapauta dago, hainbat kontzepturen bidez, besteak beste, edertasuna, osasuna eta autoterapiaren inguruko objektu fetitxeen industria.

Artistearen arabera, digitaltasuna desirarako espazio bat bezela eztabaidatzen da, baina baita kontrolerako espazio bat bezela be, droga eta psikotropiko kolektibo bezela; arimea (Interneten, entidade lurrunkor, birtual eta informatibo bezela ulertuta) gorputzearen materialtasunetik askatzen da eta edonon eta modu ikusezinean begitu, ukutu eta manipulau daiteke.

Núria Guiuk ondokoa galdetzen deuitso bere buruari: Ze rol jokatzen dau Internetek immaterialtasunari, maitasunari, botereari, politika neoliberalei eta horreen kontrol eta jagoletza sozialeko teknikei jagokenez?

Nuria Guiu

Bartzelonan bizi da eta jantza klasikoan graduau zan Bartzelonako Antzerkiaren Institutuan. Iyengar Yogako irakasle tituluduna da eta UOCeko Antropologia eta Giza Bilakaerako Graduko ikaslea. Jantzari lanetan, berbarako, Cullberg Ballet, Gisele Vienne, Carte Blanche Dance Company eta Batsheva Dance Company konpainiakaz ibili da. Koreografo lez, Portal (2012) eta Likes (2018) sortu ditu eta azken hori 2019an aurkeztu eban Azkuna Zentroan. Aerowaves 2018 Europako plataformeak hautatu eban piezea eta aitamen berezia jaso eban 2018ko Bartzelona Uria Sarietan eta antzezlan onenaren saria, barriz, 2018ko Bartzelonako Kritikearen Sarietan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu