XXVII. BAD Bilbao antzerkiaren, jantzearen eta dramaturgia barrien jaialdia badator

Bizkaie! 2025-09-18 12:21   Kulturea

Urriaren 16tik 26ra izango da.

Bilboko Udalak atondutako BAD Bilbao Bilboko hainbat espaziotan egingo da, besteak beste, La Fundicionen, Harrobian, Bilborocken, San Frantziskoko Udaltegian (ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak eskainiko dituan jardunaldi profesionalen egoitzea) eta Campos Antzokiko Kupula Aretoan.

BAD Bilbao proposamen eszeniko barritzaile eta anitzen erakusleiho nagusi bihurtu da Euskadin. Jaialdi honek lengoaia barrien alde egin dau, ikusleak harritu eta eszenara hurbiltzeko.

Aurten esangura eta konnotazino ugari dituan irudi ausart eta abangoardistea aukeratu dabe. Lehen planoan, arpegiari zuzenean erreparetan deutso eta barriro ikustea proponiduten dau. Estetika deigarri eta anbiguoa dauen izakia, zuzenean lotzen dauena BAD Bilbaok eskaintzen dauen proposamen-aniztasunaga eta atea edegiten deutso ezusteari eta ezohikoari, askatasun sortzaileari eta diziplinen fusinoari.

Sarrerak

Ikuskizun bakotxerako sarrerak irailaren 18tik urriaren 16ra erosi daitekez, 8 eurotan; egun horreetatik aurrera 10 euroan izango dira; horreek aldez aurretik erosi daitekez Zinemaldiaren webgunearen bidez edo La Fundición eta Teatro Campos Eliseos aretoen webguneen eta leihatilen bidez. Ikuskizunaren egunean bertan, sarrerak erosi ahal izango dira leihatilan, 10 euroan, hasi baino ordu erdi lehenagotik.

Sarrerak eskuratzeko informazino guztia hemen

Ikuskizunak doban

Jaialdian dobako jarduera bi izango dira. Alde batetik, La transicion profesional en la danza jardunaldi profesionalak, ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Alkarteak BAD Bilbaogaz lankidetzan atondtakoak. Topaketea urriaren 24an, barikuan, egingo da, goizeko 9:00etatik 13:30era eta 16:30etik arratsaldeko 18:30era, San Frantziskoko Udaltegian.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak diruz lagunduta, izena emoteko epea urriaren 1etik 21era bitartekoa da, info@addedantza.org helbidera mezu elektroniko bat bialduta.

Era berean, dobakoa izango da Perpetua Vastardaren Free Tour-Bilbao hitzordua, aurretik badbilbao.eus webgunean izena emonda. Nuria Hernandok sortutako proiektua da, hainbat herritan turistifikazinoaren arazoa salatzen dauena.

Artistak Egoitzan 2025 bekan zehar egindako ikerketa prozesuaren erakusketan Juana Lor aktorea izango da protagonista eta Ainhoa Resano artista plastikoaren laguntzea izango dau.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu