V. Mugak/ Bienalak bere programea aurkeztu dau
2025-09-17 07:45 KultureaIa ehun jarduera izango dira Euskadiko hiru uriburuetan arkitekturea publikoari hrreratzeko.

Mugak/ Euskadiko Nazinoarteko Arkitektura Bienalak bosgarren edizinoko programa osoa aurkeztu dau eta aurten proiektuak sortu dituen 30 bat erakundegaz batera egin dau. Holan, datorren urriaren 9an, Mugak/ Bienala hasiko da, eta Euskadiko hiru uriburuetara ia ehun jarduera eroango ditu, arkitekturea herritarrei hurreratuz zemendiaren 14ra arte.
Ekimena Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak bultzatzen dau eta gaur Etxebizitzako sailburuorde Miguel de los Toyosek nabarmendu dauenez, holako ekitaldien bilakaerea eta onarpena ukaezina da. 2017ko edizinoan 30.000 parte-hartzaile izan ziran, 2023an 90.000 baino gehiago eta, beraz, publiko gaztea ardatz ez dogu bildurrik. De los Toyosek azaldu dauenez, Mugak/ Bienalean beti gura izan dogu arkitekturako figura handien presentziaren eta tokiko erreferenteen topagune baten arteko mestizajea, eta aurten ez da gitxiago izango. Era berean, Etxebizitzako sailburuordeak ekitaldiaren lurraldetasuna balioetsi dau, jarduerak hiru euskal uriburuetan eskainiko aititu.
Berbokaz bat egin dau María José Telleríak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusiak: Bienalak arkitekturearen alde egiten dau, diziplina artistiko irisgarri, parte-hartzaile eta deszentralizatuaren alde, lotura komunitarioak indartuko dituana eta sormena sustatuko dauena.
Maria Arana Mugak/ 2025eko komisarioak, jarraian, aurtengo xehetasun guztiak aletu ditu: ez da erakusketa-programa bat, hausnarketea sustatzen dauen, inertziei aurre egiten deutsn eta irudimen partekatua sustatzen dauen kultura-tresna bat baino. Instituzinoen bokazino hori be gorpuzten dau: lankidetza-sistema barriak bultzatzea eta eraldaketak bultzatuko dituan kulturea lantzea, utopiek joandako denporetan gin ben lez.
Premisa horregaz, Mugak/ 2025 ekimenari hasierea emongo jako urriaren 9an, arratsaldeko 18:00etan, Kursaalen, Lesley Lokko OBE arkitekto, katedradun eta aktibista ghanar-eskoziarraren inaugurazino-berbaldiagaz. Sarrerak doban dira eta dagoeneko eskuratu daitekez Bienalaren webgunearen bitartez.
Egun horretatik aurrera, edizino honetan erakusketa nagusia zabalik egongo da, Eu-topías, Ou-topías izenpean. Euskadiko Arkitektura Institutua (EAI-IAE) egoitza izanik, aurten be erakusketa koral baten itxurea hartuko dau eta arkitekturako eta arteko figurei utopia bere lanaren bidez irudikatzeko deia egingo deutse.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!