Migrautako emakumeen Topaketak badatoz
2025-09-17 07:49 KultureaIzena emoteko epea zabalik dago irailaren 22ra arte.

Emakume migratuei harrera eta ikaskuntza-gune indibidual eta kolektibo bat eskaintzeko, Getxoko Udalak, Mujeres con Voz alkartearen laguntzeagaz, beste urte batez, Emakume migratuen topaketa programea atondu dau. Saioetan emakume parte-hartzaileek batzen dabenari, zailtasunei, herriminei eta helmugetako pozei eta amesei buruz hausnartuko dabe. Horretarako, migrazinoak dakarzan erronkak maila personal eta profeionalean bizi izan dituenak izango dira saioetan. Mihaela Jilavu Kulturartekotasun zinegotziak nabarmendu dauenez, oinarrizkoa da holako espazioak eukitea, emakume migratuek topo egin, euren esperientziak konpartidu eta laguntza-sareak alkarregaz eregi ahal izateko. Kultura-aniztasuna gure udalerriaren aberastasun handienetakoa da eta topaketok gizarte-kohesinoa sendotzeko eta bizikidetza inklusiboago eta errespetuzkoago baterantz aurrera egiteko aukerea emoten deuskue.
Tailerrak zapatu soltetan izango dira, urriaren 11tik aurrera, 17:30etik 20:30era, oraingo ikasturtean Gurari, Emakumeen Etxean (Telletxe eta Benturillena kaleen artean). Saioak doban dira eta umeak jagoteko zerbitzua izango da, aurretik eskatu ezkero. Irailaren 27an ikasturtearen egitaraua ezagutzera emoteko saioa izango da.
Saioetarako izen-emotea 944 660 138b telefono zenbakiaren eta Elkarguneren webgunearen bitartez, Gurarin edo HABetan (944 66 00 00 aurretiko hitzorduagaz) egin leikie interesa dabenek.
Zurrumurrurik ez Gazte Topaketea
Zurrumurrurik Ez taldeko lau gazte getxotarrek parte hartuko dabe irailaren 18tik 21era Zurrumurrurik Ez Gazte Topaketearen VIII. edizinoan. Oraingoan Tenerifeko Granadilla de Abonan izango da, estaduko hamar uritako 14 eta 21 urte arteko gazteak parte-hartzaile izango diralarik. Helburuak dira esperientziak trukatzea eta oinarrizko gaiak eta aniztasun kulturalaren balioa aberastasun sozialaren iturri lez nabarmentzea, gazteen eskutik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!