Ripbizitzas2 eta GTN, Gurot lehiaketako Getxoko irabazleak

Bizkaie! 2021-12-15 13:48   Euskerea berbagai

Bizkai osoko finala abenduaren 20an izango da.

Alkarbidek, Bizkaiko udal eta mankomunidadeen euskera zerbitzuen bilguneak, Gurot lehiaketea antolatu dau, 12 eta 17 urte bitarteko gazteen artean euskerearen erabilerea bultzatzeko. Ekimenean parte hartu daben herrietako bat da Getxo, eta dagoeneko jakitera emon ditue bertako irabazleak, Ripbizitzas2 eta GTN taldeak hain zuzen.

Hiruna laguneko taldeek hartzen dabe parte Gurot lehiaketan. Getxokoen artean, Ripbizitzas2 izeneko hirukotea izan da abilena galderei erantzuten, eta 476 puntu batu ditu. GTN, ostera, bigarren izan da, 374 puntugaz. Hortaz, lehenengoei 100 euroko bonoa emongo deutse, eta bigarrenei, 50 eurokoa. Euskerearen Laguna Sarearen parte diran establezimenduan erabili ahal izango ditue bonuok.

Getxon lez, Alkarbideren parte diran beste udal eta mankomunidade batzuetan be lehiaketea egin dabe. Leku bakotxeko onenak Bizkai osoko finalean batuko dira, abenduaren 20an, Bilboko Azkuna Zentroan (17:30). Hor be sari bikainak egongo dira jokoan, tartean hiru ordenagailu eroangarri, smartwatch erlojuak eta erosketa-bonuak. 

Finalera joateko gonbidapenak hemen eskuratu leitekez. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu