2022ko BBK Bilbao Music Legends, Bilbon

Bizkaie! 2021-12-14 13:50   Musikea

Bagilaren 24an eta 25ean, Status Quo, Paul Carrack eta Hawkwind Bilbon izango dira. 

BBK-k eta Bilboko Udalak babestuta eta Dekker Events-ek atonduta, egun bietarako Bonuak abenduaren 14tik urtarrilaren 6ra egongo dira salgai, 75 €-ko + gastuak eskaintza bereziagaz.

Jaialdiak lehen edizinoa egingo dau Bilbon, pandemiagaitik azken urte bietan huts egin ondoren. Etapa barri bati ekingo jako, esparruz aldatuko baita eta Bilbora etorriko dalako. Bilboko Udalak Legends-en alde egin dau, BBKgaz batera dagoeneko finkatuta dagoan musika festibala babestuz. Festibaleko talde osoa harro eta pozik dago aldaketeagaz.

BBK Bilbao Music Legends jaialdiak hutsune garrantzitsua beteten dau Bilboko musika-eskaintzearen barruan eta helburuetako bat kultura eta gizarte-balioak transmitiduteko kode barriak aztertzea eta musika publiko guztietara hurreratzea da.

Jaialdiak familiako kide guztiak sartzen ditu bere ikusle potentzialen artean (12 urte bete arte doban). Festibalaren filosofiari eutsiz: jentetza handirik bako gunea, jentetzarik bakoa, esparruan eroso ibilteko espazioak, ilara handirik barik, agertoki bakarra, 5 artista eguneko zein artisten arteko deskantsuak. Aurten ere ilusioz beterik gaude; izan ere, kartel zirraragarria aurkezten dugu, guri bezainbeste gustatzeko eta zuek gainerako edizioetan bezala rock, blues, soul eta r&b izarrekin gozatzeko nahiaz.

Lehen baieztapenak dira Status Quo talde britainiarra (lehen kartel-burua), PAUL CARRACK (One on One azken lana aurkeztuko deuskuna) eta 50th Anniversary Live Tour egiten dabilen Hawkwind talde britainiarra.

Atontzaileek esan dabenez, laster jakinarazoko ditugu ganerako artistak zeintzuk izango diran. Aurreko edizinoetan bezela, hemengo eta nazinoarteko musikariakaz osotuko da kartela eta horreen artean, beti nabarmentzen dira festibal honi izena emoten deutsen eta festibalean egon diran izarrak: Van Morrison, The Beach Boys, Jeff Beck, Steve Winwood, Jethro Tull, Bob Geldoff, Nina Grahcalh, Andstis...

Festibalera joateko interesa dabenek egun biko bonua erosi ahal izango dabe Kutxabanken edo www.musiclegendsfestival.com festibalaren webguneetan eta prezio berezia izango dabe: pista edo harmailak, 75 € gehi gastuak (2022ko urtarrilaren 6ra arte).

Jaialdia egingo dan lekua, Mirillako Bilbao Arena da, alde Zaharretik 12 minutura eta urigunetik 20 minutura oinez dagoana, sarbide ezin hobeak dituana eta hainbat garraiobidetan be joateko modua dauena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu