'Migratzaileak baino gehiago' kanpainea martxan

Bizkaie! 2021-12-14 09:56   Kulturea

Persona guztiek, jatorria edozein dala be, euren uriei egin leikioezan ekarpenak ditu ardatz.

Bilboko alkate Juan Mari Aburtoren esanetan, oinarrizkoa da jaso gura geunkena eskaintzea, Migrazinorako Euskadiko Itun Sozialak gogorarazoten deuskunez; hain zuzen be, Bilboko Udalak zemendiaren 29ko osoko bilkuran egin eban bat itun horregaz.

Bilboko Udalak martxan jarri dau Migratzaileak baino gehiago kanpainea, abenduaren 18an Migratzaileen Nazinoarteko Eguna dalako eta, holan, aurten be, Europako Kontseiluaren Kulturarteko Cities programearen kanpaineagaz bat egin dau Udalak, ha osotzen daben 150 uriakaz batera eta Bizkaiko uriburuan bizi diran migratzaile guztien aniztasunaren ahala nabarmendu nahi dau.

Migratzaileak baino gehiago goiburupean, persona guztiek, jatorria edozein dala be, euren uriei egin leikioezan ekarpenak ditu ardatz. Bilboko Immigrazinoko Tokiko Kontseiluko eta uriko kulturarteko ibilbideen Diversitours programako ordezkariek euren irudia eskaini dabe kanpainea ilustretako eta testigantzak emoteko,.

Juan Mari Aburtoren alkatearen eretxiz, Bilbo moldatu egin da hainbat lekutatik etorritako personak berton sustraitu diranean. Batzuetan, barruko migrazinoak izan dira eta beste batzuetan, nazinoartekoak. Gizakien mobikortasuna betidanik existidu da gure urian eta etorkizunean hori ez da aldatuko. Uri legez dogun nortasuna ezin daiteke bereizi migrazinoen ondorioz konopartidutako errealidade ekonomiko, sozial eta kultural bizi eta anitzetik. Bilbotarren bizi-proiektuak hartu zituen lurretara migrau genduan guk. Era berean, ez dogu ahaztu behar joandako denporetan erbestean bizi izan garela eta beste leku batzuetako jenteak hartu eta babestu egin gintuela.

Era berean, alkateak azpimarratu gura izan dau gure urian bizi-proiektu bat jorratzeko asmoz migretan daben personak hartzen ditu Bilbok, bai eta sorterrian sufriduten daben jazarpenagaitik babesa eta aterpea bilatzen dabenak be.

Kulturateko Cities Lehiaketea Bilboko ikastetxeetan

Europako Kontseiluaren kanpainearen bidez, Bilboko ikastetxeetako 11 eta 18 urte bitarteko ikasleak gonbidatu ditue poesia, idazlanak eta ilustrazinoak aurkeztera. Beste kategoria bat ere badago, 5 eta 10 urteko neskato-mutikoentzat.

Lehiaketearen bidez, ikasleek eta irakasleek nortasunari, estereotipoei eta aniztasunari buruz gogoeta egin deien lortu gura da eta persona guztiak bizi diran urietarako baliogarriak dirala hausnartu deien. Lehiaketarako, zurrumurruen kontrako metodologian eta Kulturarteko Herritarren Testean oinarritutako materialak erabiltea proponidu zann (zortzi hizkuntzatan dago), bai eta 10 erispide argitaratzea be, aniztasunari buruzko narrazino alternatibo eraginkorrak sortzeko

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu