'Ateak Zabalik 2021' erakusketea inaugurau dabe gaur
2021-12-09 13:45 KultureaAurten beka-egonaldia egin daben artisten lanak ikusi daitekez.
Bilboko Udalaren arte-produkzinorako zentroak urtero egiten dan erakusketa kolektibo honen bidez amaituko dau 2021. urtea, 26 artistaren eta arte-kolektibo baten lanakaz.
Arte plastikoen alorreko profesionalen epaimahai batek zazpi proposamen hautatuko ditu, 2020an bakarkako erakusketa bat egin deien.
Juan Mari Aburto Bilboko alkatea BilbaoArte Fundazinoaren urteroko erakusketea ikusten izan da, gaurtik, abenduaren 9tik, 17ra egongo dana edegita herritarrentzako.
Inaugurazino ekitaldian, Juan Mari Aburtok obra bakotxaren lan-prozesua ezagutu dau, egileek eurek azalduta; artistak zoriondu eta eta jakitera emon deutse Udalak konpromisoa dauela BilbaoArte produkzinorako zentroak eskaintzen dauen ereduari eusteko eta sendotzeko: Bera da arte-sorkuntzako gune batek izan behar dauen erreferentea eta eredua: edegia, askotarikoa, zeharkakoa eta eten barik hazten dagoana. Erreferentziazko eta topaketako gune berezi bat. Ez dago Estatuko lurralde osoan beste zentro bat BilbaoArtek eskaintzen dituan goi-mailako zerbitzuak eskaintzen dituanik, adierazo dau.
Udalaren arte-produkzinorako zentroko aretoetan, aurten, 27 proposamen izango dira erakusgai, edade bateko eta besteko 27 artista garaikiderenak, bertako nahiz Estaduko artistenak eta nazinoarteko artistenak (Mexiko, Kolonbia edo Brasil). Lanen artean ikusi daitekez arte garaikidearen azken jokeren eta lanerako modu eta prozesuen erakusgarri diran aleak: Era bateko eta besteko arte-praktiken bidez ikusten da proposamenen kalidadea eta proposamen horreetan, Fundazinoaren eta haren profesionalen bitarteko teknikoak oinarrizkoak izaten dira asmo handiko erakusketa hau gauzatzeko, adierazo dabe BilbaoArteko arduradunek.
Erakusketa kolektibo honetan parte hartzen daben 26 artistak eta arte-kolektiboa: Urtzi Canto, Liben Svaart, Cristina Zafra, Malu Hatoum, Miquel Ponce, Julia Martos, Mikel Escobales, Roberto Coromina, Begoña Zubero, Miguel Alejos, Fernando Cremades, Amaya Suberviola, Rocío Agudo, Gari Arambarri, Carlos Ramírez-Pantanella, Miguel Ángel Madrigal, Natalia Suárez Ortiz De Zárate, Bernarda Beñat Garmendia eta Maialen Gallastegi, Jon Ander Terroba, Ibon Landa, Helí García, Gin Ro, Sara Padilla, Leire Lacunza, Santiago Ortiz, Guillermo Velasco eta Elvira Amor.
Erakusketaz gan, abenduaren 14an eta 15ean, artistak eta euren proiektuak ezagutzeko egunak izango dira; topaketok Fernando Castro Flórez arte kritikariak koordinauko ditu; abenduaren 14an, berbaldi bat izango da Fernando Castrok eskainia.
Barikuan, hilak 17, jardunaldietako azken egunean, Ana Laura Aláez (artista), Mafalda Rodríguez (Reina Sofía museoa) eta Nekane Aramburu (artearen historialaria, kultur kudeatzailea, museologoa eta jagolea) guneetan zehar ibiliko dira eta 2022an banakako erakusketak egiteko zazpi proposamenak hautatuko ditue; erabagia jentaurrean emongo dabe ezagutzera, artisten aurrean
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!