Ia miloe bat euro arte eszenikoak eta musikea laguntzeko

Bizkaie! 2021-12-07 13:35   Musikea

Helburua Euskadiko kultura-industrien lehiakortasuna indartzea da.

Gobernu Kontseiluak gaur onartu dau arte eszenikoen eta musikearen lanbide-jarduerea jorratzen dan azpiegituren modernizazino eta kudeaketa jasangarrira bideratutako inbersino-proiektuen finantziazinoa. Danetara, 978.349,91 euroko deialdia izango da. Deialdiaren helburua Euskadiko kultura-industrien lehiakortasuna indartzea eta kultura-produkzinoaren eskaintzea hobetzea da, gero eta erakargarriagoa izan daiten euskal gizartearentzat berarentzat eta, aldi berean, lehiakorragoa nazinoartean.

Diruz lagunduko diran proiektuetako inbersinoek helburu honeek bete beharko ditue:

· Ingurumen-eraldaketea.

· Eraldaketa digitala.

· Kudeaketea hobetzea.

 Dirulaguntzak egoitzea Euskal Autonomia Erkidegoan daben persona juridikoak, publikoek edo pribatuek jaso ahal izango ditue beti be arte eszenikoen eta musikearen produkzino edo programazino profesionalaren eremuetan ohiko jarduerak lantzen baditue.

 Bestalde, diruz lagunduko diran azpiegiturek honako baldintza honeek bete beharko ditue:

1. Honako eremu honeetako batean edo gehiagotan jarduerea izatea egiaztatu beharko dabe:

a. Zuzeneko arteen erakusketea: antzokiak, auditoriumak, zirko-karpak eta musika-aretoak.

b. Saiakuntzea eta produkzino eszenikoa: antzerkia, jantza, zirkua eta antzeko diziplinak. Zuzeneko musika-produkzino eta/edo probetarako aretoak.

c. Aitatutako kategorietakoren batean urteko jarduerearen % 50etik gorako erabilera profesionala.

2. Inbersino proiektu guztiek ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa eta etiketatze klimatikoaren eta digitalaren baldintzak errespetau beharko ditue.

Proiektuen balorazinoa multzo bitan egingo da: batetik, 10.000 biztanletik gorako herrietan kokatutako erakunde publikoen egitasmoak; eta bestetik 10.000 biztanletik beherako herrietan kokatutako erakunde publikoenak zein pribatuenak. Gainera, proiektu bakotxari, gehienez, 250.000 euroko laguntzea emongo jako. Inbersinoak % 80ra arte lagundu ahal izango dira diruz. Titular bakotxak eskabide bakarra aurkeztu ahal izango dau abenduaren 30ean hasi eta hilebeteko epean.

Next Generation EU

Covid-19ak eragindako kalteak arintzeko helburua dabe Next Generation EU funtsek. Aparteko aukerea emoten dabe errekuperazino-planak zabaltzeko eta pandemiak inbersinoan eta jarduera ekonomikoan dauen eraginari aurre egiteko. Helburu hori lortzeko neurriak sei zutabetan dagoz egituratua eta horreen artean dagoz, besteak beste, transizino ekologikoa, eraldaketa digitala eta hazkunde-eredu adimendun, jasangarri eta integratzaile bat, honako hapnek barrubatzen dituana: kohesino ekonomikoa, enplegua, produktibidadea, lehiakortasuna, ikerketea, garapena eta barrikuntzea.

Europako Batasunak berak adierazioakoa da, kultura eta sormen-sektoreek zeregin garrantzitsua izan leikiela susperraldi iraunkorra bermatzeko orduan: hazkunde azkarrekoak eta jaubetza intelektualetik eta sormenetik eratorritako balio ekonomikoa dabenak. Halan da be, aldi berean onartzen da Covid-19aren krisian ezarritako gizarte-hartu-emonetarako murrizketek ondorio ekonomiko negatiboak izan dituela. Kultureari jagokonez, zuzeneko jarduerak izan dira kaltetuenak: arte eszenikoak eta musikea, batez be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu