'Euskal pinturearen memoria'
2021-12-07 10:18 KultureaMintegia abenduaren 14an izango da, 9:30etik 13:15era.
XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen barruan sortutako euskal kultur adierazpenen oroimena aldarrikatzeko helburuz, Sabino Arana Fundazinoak urtero-urtero atontzen dituan jardunaldien barruan, aurten, Bilboko Udalagaz lankidetzan, euskal margolarien memoria landuko dabe.
XIX. mendeko azken hamarkadea eta XX. mendeko lehen herena nahitaezko sasoia dira euskal kulturearen bilakaerea ezagutzeko. Euskal Pizkundea, Lore Jokoak eta beste mobimentu batzuk aparteko ekimenak izan ziran euskal kulturea azaleratu eta gizartera zabaltzeko; eta kultura bizi horren erakusgarri nabarmenetako bat margolarien lana izan zan.
Euskal pinturearen Memoria izenburuaren harian, mintegia abenduaren 14an izango da, martitzenean, 9:30etik 13:15era, Sabino Arana Fundazinoaren egoitzan.
Jardunaldiaren edegiera-ekitaldian, Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotziak, Mireia Zarate Sabino Arana Fundazinoko presidenteak eta Miren Josune Ariztondo mintegiko koordinatzaile teknikoak jardungo dabe. Ondoren, José Luis Villacorta, Historia Moderno eta Garaikideko doktorea eta arte-aditua, izango da hizlari: “Gaurko euskal pinturea ispiluaren aurrean: irakurketa posible bat” izenburuko berbaldia eskainiko dau.
Ondorengo barriketaldia amaituta, mahai-inguru bat egingo da eta ondokoak izango dira bertan: Mikel Onandia Garate EHUko Arte Eder Fakultadeko irakasleak euskal artearen osogaiez egingo dau berba; Luis de Gezala Historia Garaikideko doktoreak “Jaun Zuria” (1882) margolanetik Gezalaren Euskal errepublika (1931) Hurrerapen bat Euskal artean izandako jarraitutasun batera margolanera gaia jorratuko dau; eta Michel Mejuto Artearen Historiako lizentziadunak (Bartzelonako Unibersidadea) ondoko gaia aztertuko dau: “Galerismoa Euskadin. Jatorriak eta garapen historikoa”.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!