22. Korrikak Pirritx, Porrotx eta Marimotsi egingo deutsen omenaldia Gure Zirkuan egingo da
2021-12-03 13:31 Euskerea berbagaiUrtarrilaren 7an, iluntzeko 19:00etan, Tolosan, omenduko ditue.
Aurrera jarraitzen dabe 22. Korrikagaz lotutako jarduerek. San Telmoko aurkezpenean iragarritako moduan, edizino honek Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omenduko ditu urtarrilaren 7an, iluntzeko 19:00etan, Tolosan, zirkuaren mundu magiko baten barruan, Gure Zirkuagaz alkarlanean.
AEK-ko arduradunen esanetan, euren ibilbidean euskerearen aurrean adierazo daben konpromisoagatik eta ekinagaitik omentze doguz; eta orainaldiari eta etorkizunari begirako eragileak diralako.
Omenaldia zirkuko ikuskizunean txertatuko da, eta erabat integrauta egongo da trapezista, malabarista eta pailazoen espirituagaz dino Asier Amondok, Korrikaren arduradunak: Pirritx, Porrotx eta Marimotots betidanik izan dira oso eragile aktibo eta ezin dogu irudikatu eurak omentzeko bestelako modurik.
Ekitaldirako sarrerak Korrikaren webguneko online dendan eskuratu daitekez, abenduaren 9an, 10:00etatik aurrera.
Beste alde batetik, ekimena iragarteko Korrikak bideo bat argitaratu dau, Pirritx Porrotx eta Marimotots euren eta Iker Galartza Gure Zirkuaren zuzendariaren parte hartzeari esker. Bideoa ikusgai dago hemen.
34 urte transmisinoa lantzen
Aiora Zulaika, Joxe Mari Agirretxe eta Mertxe Rodriguez (Pirritx, Porrotx eta Marimotots) osotutako pailazo taldea 34 urte dabil Euskal Herriko plaza eta agertokiak alaitzen. Ibilbide horretan eta bestelako baloreren artean, euskerearen transmisinoa landu dabe eta, horren harian, Aitziber Balantzategik, AEKren Artezkaritza Kontseiluaren lehendakariak, 22.
Korrikaren aurkezpenean aitatu eban: Transmisioa goitik behera (guraso-ume) eta behetik gora (ume-guraso) landu dabe eta zuzeneko eragina izan dabe ume eta guraso askok euskerearen hautua egin deien. Hareek, euren berbakaz, euskereari ekin eutsen, eta eutsi egin deutse.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!