'Euskerea buruan, ibili munduan'

Bizkaie! 2021-12-02 13:43   Euskerea berbagai

1991. urtean, 528.500 hiztun ginan, 2016an, barriz, 751.500.

Eva Ferreira. Erretratua: Fernando Gómez (UPV/EHU.) | Ikusi handiago | Argazki originala

Nazinoarteko Euskerearen Eguna ospatzeko UPV/EHU-k Euskerea buruan, ibili munduan goiburua aukeratu dau, modu egokian islatzen dauelako euskerearen eguna nazinoarteko ospakizuna izatearen arrazoia, euskal komunidadea mundu osoan zabalik topau daitekeelako. Eba Ferreira UPV/EHUko errektoreak adierazo dauenez, gure unibersidadea munduko 400 unibersidade onenen artean dago eta horrek euskerea ikusgarri egiten dau mundu mailako unibersidadeen artean, formakuntzan, ikerketan eta transferentzian. Euskerearen ezagutzaren pizkundea eredugarria da mundu mailan, galzorian egoan hizkuntzea izan eta oso denpora tarte laburrean azken hamarkadetan baino hiztun gehiago doguzalako: 1991. urtean 528.500 hiztun ginan, 2016an, barriz, 751.500 izatera. Datuon arabera, eskola eta euskaltegietan euskerea ikasi daben personak dagoz, gaur egun euskaldun diran gehienak 16 eta 34 urte bitartekoak diralarik eta horrek guzti horrek XXI. mendeko euskaldun gehienak elebidun egiten ditu.

Gizarteak izan dauen bilakaerea Euskal Herriko Unibersidadean be emon da hainbat datuek erakusten daben legez: 2021-2022 ikasturtean ikasleen % 75ek gurera ikasten etorteko sarrera probea euskeraz egitea aukeratu eben; urtero euskeraz defendiduten diran doktorego tesien kopurua handitzen doa; irakasle, ikertzaile eta administrazino eta zerbitzuetako langile gazte gehienak elebidunak dira, unibersidadearen esparru guztietan euskeraz egiteko aukerea sendotuz; urtero gero eta liburu, eskuliburu eta ikasmaterial gehiago argitaratzen ditu Argitalpen Zerbitzuak euskeraz. Horren adibide bihar hasiko dan Durangoko Azokearen 56. edizioan gure Unibersidadeak aurkeztuko dauen uzta oparoa, danetara, 21 argitalpen barri. Gure unibersidade publikoak aukera zabala eskaintzen dau euskeraz ikasi, ikertu, jakintzea zabaldu eta biziteko, baita gure antxinako hizkuntzara hurreratu gura dauen lagun danantzako be.

Euskereak mendeetan zehar bizirik irautea lortu dau eta etorkizunean be holan egingo dau egunero euskerea ikasi eta erabilten dogun euskaldunoi esker. Euskal Herriko Unibersidadea mirari horren parte be bada.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu