Bilboko Musika Bandeak Gernika ardatz dauen obra bat estreinauko dau

Bizkaie! 2021-12-02 09:27   Musikea

Juanma Beguiristainek, Bilboko taldeko klarineteak, idatzitako obrea da.

Jjuanma Beguiristain | Ikusi handiago | Argazki originala

Gernika suzko euripean titulupean, 1937ko apirilaren 26an tropa faxistek Gernikaren kontra egindako bonbardaketan oinarritutako obrea da. Barikuan, urriaren 3an, Juan Crisóstomo de Arriaga Konserbatorioko Auditorioan izango da kontzertua, udagoien-neguko kontzertu zikloaren barruan, Hurreko bideak izenekoa. Bertan, Juanma Beguiristainek, Bilboko Musika Bandako klarineteak idatzitako Gernika suzko euripean obrearen erabateko estreinaldia entzun ahal izango da. Ikuskizuna 18:30ean hasiko da eta Paul Hindemith, Jan Hadermann, Jean François Michel eta Gregory Fritze autoreen konposizinoak be entzungo dira. Sartzea librea izango da edukierea bete arte.

Bilboko taldearen kontzertu hau 2021eko azkena izango da. Bilboko Musika Bandako 45 interpreteak Euskalduna Jauregiko Auditorioan joko dabe abenduaren 22an, eguaztena, 19:00etatik aurrera. Oso kontzertu berezia izango da, izan be, Bandeak Bilbao Musikako ume, gazte eta Ahotsak abesbatzak izango ditu lagun, besteak beste, Eperra kantu herrikoia, Iñaki Urkizuren moldaketakaz eta Toshio Mashimaren Dream in the Silent Night lako abesti ezagunak abestuko ditue. Kontzertuan, gainera, Bilboko Udal Txistulari Bandeak eta Gorka Hermosa Urretxuko akordeoi-joleak be parte hartuko dabe. Jose R. Pascual-Vilaplana Alacanteko Maisuak zuzenduko dau barriro hitzordua. Oraingo honetan, sarrerak 5 euroko prezioa izango dabe publiko orokorrarentzat eta 4 eurokoa 65 urtetik gorakoentzat, pensinodunak, erretiratuak eta Gazte Txartelaren titularrak, gehi kudeaketa gastuak (1,50 euro).

Zuzendari titularra: José R. Pascual-Vilaplana

Alcoy eta Valentziako konserbatorioetan ikasi eban. Bandako zuzendaritzea ikasi eban Jan Cober eta Eugene Corporon maisuakaz. Orkestrako zuzendaritzea ikasi eban Vienan Karl Österreicher eta Hans Graf-egaz. Zuzendari gonbidatua izan da hainbat talde sinfonikotan eta bandetan Alemanian, Argentinan, Belgikan, Kolonbian, Kuban, Eslovenian, Frantzian, Italian, Holandan, Portugalen, Errumanian, Suitzan, Uruguain eta AEBn: Kubako Bandea Nazionala, Holandako Gazteen Banda Nazionala, Holandako Errege Marinako Bandea, Esloveniako SAF Wind Orchestra, Valléseko O.S., Murtziako O.S., Gaztela eta Leongo O.S., Bilboko O.S., Kanaria Handiko O.F., Bukaresteko O.S., Suitzako Aulos W.B., Alacanteko Udal Bandea, Bartzelonako Udal Bandea, Madrileko Udal Bandea, Palma Mallorcako Udal Banda, Gasteizeko Udal Bandea, Tenerifeko Santa Cruzeko Udal Bandea, Oviedoko Goi-mailako Konserbatorioko Bandea eta Orkestrea, Kanarietako Goi-mailako Konserbatorioko Bandea, Musikeneko Bandea... Hainbat bakarlarigaz egin dau lan, besteak beste, Sergei Nakariakov, Pacho Flores, Asier Polo, José Franch-Ballester, Elisabete Matos, Estrella Morente, Manuel Blanco eta Claudi Arimanygaz.

Estaduko eta atzerriko bandek (AEB, Kolonbia, Israel, Korea, Italia, Frantzia, Suitza...) Vilaplanaren konposizinoak interpretetan eta grabetan ditue eta Espainiako jaialdiek eta bakarlari ospetsuek (Luis González, Spanish Brass L.M.) sarritan egiten deutsee enkarguak. Hogeita bost CD erregistrau ditu bandako musika-zuzendari modura. Lehen saria irabazi eban Kerkradeko WMCko eta Birminghameko EBBAko Zuzendaritzako Nazinoarteko Lehiaketetan (Holanda, 1997, eta Ingalaterra, 2000). 2004an, Valentziako Komunidadeko Alkarte Musikalen Federazinoaren EUTERPE saria irabazi eban Bandako Zuzendaritza eta Jairako Musika Konposizinoa kategorietan. 2010ean, Gaztela-Mantxako Musika Jaialdiak emoten dauen “Ignacio Morales Nieva” Musikako Sari Nazionala jaso eban.

2015etik zuzendari titularra da Bilboko Udal Bandan eta 2018tik Bartzelonako Udal Bandako titularretako bat da. Oportoko Banda Sinfoniko Portugaldarraren zuzendari gonbidadu nagusia da 2012tik aurrera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu