Nuclear Corps, euskal bideojoko barria Playstation 4 eta 5erako

Bizkaie! 2021-12-02 08:28   Euskerea berbagai

Bilbon eginda, mundu osoan eskuragarri dago zemendiaren 30etik aurrera.

Fukushimako hondamendi nuklearretik 10 urtera, Jokoga Interactive-k eta Harrobia Ikastoleak energia nuklearraren beharra dudan jarri dabe bideo-joko entretenigarri honen bidez, gure edadekoei omenaldia eginez.

Akzino-joko klasiko bat, arerio mutanteez, munstro itzelez eta dibersio oparoz betea.


Nuclear Corps - Sinposia

Benetako jazoeretan inspirauta, Nuclear Corps-en jokalariak orain dala 10 urte izandako Fukushimako hondamendira eroaten ditu. Jazoera larri horretan, Japoniako hondamendi nuklear handiena eragin eban lurrikarea eta tsunamiaren ondoren, beteranoen talde batek bere burua eskaini eban zentral elektrikoa garbitzen laguntzeko: Nire belaunaldiak, antcinako belaunaldiak, zentral nuklearrak sustatu zituan -esan eban Kazuko Sasakik cnn.com atari digitalean.

Protagonista bakotxak izaki mutanteei aurre egiteko dituan trebetasunak buztartu eta hondatutako zentral nuklearraren sakonean sartzen da.

Bihurtu zaitez Lola eta leku garaietara jo, besteak ez baitira ausartuko igotean eta erabili eizu azkar mobiduteko gaitasuna.

Babestu zeure eskuadroia dortoken ezkutu magikoagaz eta euren eraso hilgarriagaz.

Smartie gorpuztu eta bere azken asmakizuna erabilten dau zentral nuklearreko izaki mutanteen aurrerapena geldiarazoteko.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu