Naia Arrizabalagak eta Aner Euzkitzek irabazi dabe Balentin Enbeita lehiaketea
2021-12-01 08:25 BertsolaritzeaSariak abenduaren 12an banatuko ditue, ALBE Galan.
Algortako Bertsolari Eskoleak, ALBEk, urtero antolatzen dau Balendin Enbeita Bertso Papel Lehiaketea eta epaimahaiak emon dau 2021eko edizinoko irabazleen barri. Gazteen mailan, Naia Arrizabalagarentzat da sari nagusia eta nagusietan, Aner Euzkitzerentzat.
ALBE Gala izeneko ospakizunean emongo deutsez sariak irabazleei, eta orduan entzungo doguz bertsook lehenengo aldiz. Abenduaren 12an izango da ekitaldia, Algortako Igeretxe hotelean. Egitarau bete-betea atondu dabe: Andoni Egañaren eta Maialen Lujanbioren saioa entzun ahal izango dogu, Josu eta Aritz Landetak musikaz bustiko dabe giroa eta mokadutxua hartzeko tartea be egongo da.
2021eko Balendin Enbeita Bertso Papel Lehiaketeari jagokonez, hauxe izan da sarituen zerrendea:
- Gazteen mailan, Naia Arrizabalaga irabazle (Ametsa amesgaizto bildumeagaitik); bigarren Janire Arrizabalaga (Bertso sorta, hitz egiteko asko dago ta); hirugarren Maddi Agirre (Astelehenetan).
- Nagusien mailan: Aner Euzkitze irabazle (Izate eta haragi); bigarren Aitor Bizkarra (Bertso berriak, euskarari alegia modura jarriak); hirugarren Eneko Fernandez (205).
Epaimahaian Uxue Alberdi, Nerea Bruño eta Joseba Santxo egon dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!