Darabilbok euskerazko 10 jarduera eskainiko ditu abenduan, doban

Bizkaie! 2021-11-30 12:23   Euskerea berbagai

Darabilbo Bilboko Udalaren eta Bilboko Euskaltegien Sarearen proiektua da.

Bilboko Udalak eta Bilboko euskaltegien sareak aisialdian euskerearen erabilerea sustatzeko alkarregaz atontzen daben Darabilbo programeak badator aste honetan, euskerea ikasten dabnizenentzako euskera mailea hobetu eta euskeraz bizi gura dabenentzako dobako jarduerakaz, besteak beste, osasun, kosmetika edo gastronomia tailerrak, barriketaldiak eta zinema jarduerak izango dira abenduan.

Jarduerotarako izena emoteko nahikoa da posta elektronikoko mezu bat bialtzea darabilbo@gmail.com helbidera edo telefono honetara deitzea: 607 530 132.

Eskaintza osoa eta informazio gehiago hemen

Jarduera guztiak unean uneko osasun-segurtasuneko neurrien eta gomendioen arabera egingo dira eta, horregatik, leitekeana da eskaintzea aldatzea.

Darabilbori 2013an ekin eutsen eta, ordutik, askotariko jarduerak egon dira programan. Jarduerak taldean egiten dira, urteko hilebete guztietan (garagarrilea eta abuztuan izan ezik) eta barruti guztietan.

Horrenbestez, parte hartzezko ekimena da guztiz, bai garapenean, bai diseinuan, erabiltzaileek eurek jarduerak proponidu leikiezalako. Proposamenak whatsapp-ez egin daitekez, 607 530 132 telefonoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu