Etxahun Lekuek irabazi ditu Galdakaoko finalaurrekoa eta finalerako txartela

Bizkaie! 2021-11-29 08:17   Bertsolaritzea

Abenduaren 18an jokatuko da finala Bilbon.

Etxahun Lekue kantetan. | Ikusi handiago | Argazki originala

Galdakaoko kiroldegian jokatu da astegoienean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa eta finalerako txartela irabazi dau larrabetzuarrak.

Bertsozalez bete-bete egin da Galdakaoko kiroldegia, 600 lagunetik gora batu dira bertan. Segurtasun neurriak indartuta, gogoz hartu ditue bertsozaleek bertsolariak. Hurrengoak ibili dira kantuan:

Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Etxahun Lekue Etxebarria, Josune Aramendi Perez, Oihana Bartra Arenas eta Xabat Galletebeitia Abaroa.

Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Etxahun Lekue izan da puntu gehien batzea lortu dauena, 547,5 puntu. Beraz, abenduaren 18an Bilbon jokatuko dan finalerako txartela irabazi dau Larrabetzuko bertsolariak. Holan geratu dira puntuazinoak:

Etxahun Lekue Etxebarria......................547,5

Aitor Bizkarra Ruiz...........................541,5

Xabat Galletebeitia Abaroa....................524,5

Aitor Etxebarriazarraga Gabiola...............520,5
Oihana Bartra Arenas..........................504

Josune Aramendi Perez.........................463,5

Igor Menika Bengoetxeak egin ditu gai-emoile lanak eta epaimahaian jardun dabenak Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo, Joseba Santxo Uriarte eta Miriam Juaristi Urizar izan dira. Itziar Basterretxea Olarreagak egin ditu idazkari beharrak.

Kontuak kontu, Larrabetzun jokatuko da hurrengo finalaurrekoa abenduaren 4an. Erosi sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu