McOnak: hamar urte, hamar kantu eta disko barria
2021-11-25 13:45 MusikeaFermin Muguruzak kolaborau dau, besteak beste, Bitakora lanean.
Hamar zenbakiaren bueltan ibili da McOnak taldea proiektu barria atontzeko orduan. Ez da gitxiagorako, ze dagoeneko hamar urte bete ditue bizkaitarrek, eta Bitakora izeneko diskoagaz ospatu dabe efemeridea. Hamar kantu dakarz lan barriak eta hamar kolaboratzailek hartu dabe parte. Hamar urte, hamar abesti, hamar kolaboratzaile, hamar gatazka, horixe da talde bizkaitarrak agindu dauena.
Fermin Muguruza da kolaboratzaileetako bat, Kontrolatzen izeneko kantuan eta bideoklipean hartu dau parte (ikusi hemen).
Hamarrekoa osotu arte, Bitakora diskoko beste bederatzi kolaboratzaileak be ospe handikoak dira musikan: Gorka Sarriegi (Sorotan Bele), Hodei (Deskontrol), Lide Hernando (Liher), Remen (Kaleko Urdangak), Matt Horan (Dead Bronco), Martillo (The Capaces), Olga (Svetlanas talde italiarrekoa), Dugs (Blood or Whisky talde irlandarrekoa) eta Steve Far (New Yorkeko Far From Finished taldekoa).
Usurbilen grabau dabe Bitakora, Haritz Harreguyren estudioan.
Honenbestez, iparrorratza prest, bitakora-koadernoa zabaldu dabe McOnak-ekoek oraingoan, hamar portu helburu, beste horrenbeste lagun bidelagun dituela. Diskoa argitaratu dauen Mauka Musikagintzeak dinoanez, harritu egin gaitue barriro be, betiko folk-rock doinuei eutsi deutsen arren.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!