Éric Baudelaire eta euskal emakume zinemagileak zikloa Gasteizen

Bizkaie! 2021-11-24 08:30   Zinemea

Zinemea Artium Museoan.

Zemendiaren 24an, eguaztenean, Éric Baudelaireren Un film dramatique filmaren proiekzinoa eskainiko dabe (18:00retan, Garbiñe Ortega, Z aretoa programearen komisarioak aurkeztuta) hurrengo eguneko Baudelaireren erakusketearen edegierearen atarikoa.

Éric Baudelairek lau urte emon zituan pelikula hau filmetan Saint-Denisko (Paris) Dora Maar ikastetxean. Pelikulak badau hasiera bategaz zerikusia, hasiera garrantzitsuenetako bategaz, akaso: sexu bietako gazteak beren inguruneaz jaubetzen diran momentua, gizartean daben posizioa ulertzen hasten diranekoa eta jarrera kritikoak edo politikoak hartzen dituenekoa. Un film dramatique-k errealidade soziopolitikoak eta heldutasunera igaroteko momentua dokumentetan ditu, baina garrantzitsuena da ez dala umeei buruzko film bat, umeek egindakoa baino. Edo argiago esanda: ahotsa izaten ohituta ez dagozanei ahotsa emoteko modu bat da. Pelicula hau Locarno Film Festival-en sail ofizialean aurkeztu eben.

Erakusketea zemendiaren 25ean, eguenean zabalduko dabe goizeko 11:00etan. Sartzea doban da baina lekua mugatu da eta erreserbea egitea oinarrizkoa da: 945209020

Zemendiaren 25ean, eguenean, Euskadiko Filmategiaren zikloan saio berezia, Carole Roussopoulosen eta Ioana Wiederren filmakaz (19:00retan)

Euskal emakume zinemagileak I zikloa. Saio berezia: Les mères espagnoles | La marche des femmes à Hendaye. Carole Roussopoulos eta Ioana Wieder (1975) Euskadiko Filmategiaren, Elías Querejeta Zinema Eskolearen eta Donostiako Zinemaldiaren eskutik.

Sarrerak museoaren leihatilan eta webgunean

Argibide gehiago

Les mères espagnoles

Espainia, 1975eko irailaren 27a. Erregimen frankisteak heriotza-zigorra aplikau eta betearazo dau ETAkide biren eta FRAPeko hiru kideren kontra. Carole Roussopoulosek eta Ioana Wiederrek familiakoen berbak jaso ditue, horreen artean, Sanchez Bravoren arrebearenak eta Otaegiren eta Txikiren amenak. Etsipen barik baina mundu justuago baten alde burrukan ebizela jakinik azaltzen dira. Hiru alkarrizketak beste alkarrizketa batzuekaz, Europako manifestazinoen irudiakaz eta diktadurearen kontrako mobilizazinoen garrantzia azpimarratzen eben egunkari-zatiakaz tartekatzen dira.

La marche des femmes à Hendaye

1975eko urriaren 5ean, Frantzia osoko mila emakume inguru babtu ziran Hendaian, erregimen frankisteak ETAkide bi eta FRAPeko hiru kide hiltearen kontra manifestazinoa egiteko (Les mères espagnoles filmean ikus daitekeen legez). Erbesteratutako espainiar batzuek Frantzian dituen bizi-baldintzei buruz berba egiten dabe, eta gizonen eta emakumeen arteko hartu-emonei buruz. Euskal emakumeen kantuen edertasunagaz egiten dau aurrera mugaranzko martxeak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu