XIV. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia, abenduaren 3tik 12ra
2021-11-19 13:30 Zinemea50 film dagoz Sail Ofizialean eta nazinoarteko 10 estreinaldi.
Mendiko zinemagintzarik onenaz gozetako aukerea hemen da barriro XIV. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiari esker, abenduaren 3tik 12ra. Gaur Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian, babesle nagusiek eta Mendi Filmeko ordezkariek aurkeztu dabe. Andoni Iturbe Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordea, Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura Zinegotzia, Jabier Baraiazarra BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiako Zuzendaria, Lorea Bilbao Euskera, Kultura eta Kirol saileko Foru Diputadua, Gorka Martínez BBK Fundazinoko Zuzendari Nagusia eta Imanol Muñoz Ternua Group Sales & Marketing Managerra izan dira aurkezpenean.
Jabier Baraiazarra
Bilbon, igaz be egin zan lez, uriko hiru aretotan egingo da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldia: Euskalduna Jauregia, Golem zinema-aretoank eta Sala BBK.
Danetara, 44 zinema saio programau ditue eta horrezaz gan, 11 berbaldi/mahai inguru eskainiko dira, baita 6 erakusketa be. Saioetako sarrerak, zemendiaren 22an, astelehenean, eskuragarri egongo dira www.mendifilmfestival.com eta Euskalduna, Golem eta Sala BBK-ko salmenta puntu eta plataformen bidez. Aldez aurretik erosita, saio egunetan bertan baino merkeago.
Online
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia Sail Ofizialeko filmak online ikusi ahal izango dira aurten be, eskaintza hau zabaltzen dan bigarren aldia da, igazko erantzun bikainari jarraipena emonaz. Vimeo sare sozialak eskaintzen dauen plataformako on demand edo alokairu formulea erabilita, Sail Ofizialeko filmen pack osoa, gaitegien araberako film multzoak edo filmak banaka alokatu ahal izango dira. Alokairua abenduaren 14ra arte egongo da eskuragarri. Ikustaldi epea abenduaren 4an jarriko da indarrean. Geolokalizautako eskaintzea da, Espainiara mugatua.
Mendi Filmek sortutako azpitituluak ditue filmek, euskeraz eta gaztelaniaz.
Egitaraua
Mendia, abenturea, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituen 52 film ikusi ahal izango dira aurten, 50 film Sail Ofizialean.
Film bat Zabalandi lehiaz kanpoko atalean: Pedalkadak Itsasoan.
Mendi Film Bizkaia-Ternua Beka 2021 jasotako film laburra: Txango.
Hainbat estreinaldi be izango dira: Nazinoarteko 10 estreinaldi, Europa mailako estreinaldi bat, Espainia mailako 22 estreinaldi eta Euskadi mailako 14.
52 film, luzeak zein laburrak, 11 herrialde ordezkatuz, neurri handi batean europarrak. Espainia eta Frantzia dira ordezkaritza zabalena dabenak, 15 eta 10 filmakaz ondoz ondo; tartean 11 euskal produkzino dagoz. Europaz kanpoko herrialdeen artean, AEB eta Kanada be badagoz, 7 eta 4 filmakaz. Erresuma Batua (5), Italia (3), Austria (3), Eslovakia (2), Alemania (2) eta Polonia-Alemania-Suitza arteko alkarlana dan ‘Sciana Cieni (The Wall of Shadows)’ dira zerrendea osotzen dabenak.
Mendiko Kulturea kapaz izan da pandemiari aurre egiteko: 192 filmek aurkeztu dabe hautagaitzea, Mendi Filmen sekula izan dan kopuru handiena. Horretan lagundu dau Mendi Zinemearen Aldeko Nazinoarteko Alkargoak-IAMF bere barruan dagozan 27 zinemaldietarako izen-emote bateratua egiteko eskaini dauen aukera barriak.
Epaimahaia
Puntako zinemagileak
Mendi zinemagintzako zuzendari entzutetsuak izango doguz Bilbon, besteak beste, International Alliance for Mountain Film alkargoaren Sari Nagusia jasotako Pavol Barabás, Alastair Lee, Eric Crosland, Peter Mortimer, Zach Barr eta Keith Partridge, baita Mendi Filmen sariak irabazi dituen Paul Diffley, Eliza Kubarska, Jim Aikman, Mathieu Le Lay, Flo Gassner, Paul Schweller eta Mikel Sarasola be.
Mendiak 1976, nazinoarteko estreinaldia hasierako ekitaldian
Hasiera Ekitaldi ofiziala abenduaren 4an egingo da, zapatuan, Euskalduna Jauregiko Auditorio nagusian. Luis Arrieta zuzendariaren Mendiak 1976 filmaren nazinoarteko estreinaldia ikusiko dabe hurreratzen diranek. Emozino eta indarrez betetako saioa izango da, agertokian batuko baitira, 45 urte geroago, 1976ko Shakhaur (Afganistan, 7.116 m) espedizinoetan mendiko istorio gogoangarri batek batu zituan nafarrak eta poloniarrak.
Sariak
Sari barri bat egongo da aurten: Soinu-Banda Onenaren saria, hain zuzen be. Lehenengo aldiz soinu-bandea egin dauen konposatzaile bat sarituko da Mendi Filmen eta Txalaparta garaikur barria jasoko dau, Iñigo Aristegui eskultoreak egindako lana.
Beste sarietako irabazleek Aristeguik berak landutako Eguzkilore garaikurra jasoko dabe, diru-sariaz batera.
Sari Nagusia: Eguzkilorea eta 6.000 euro.
Zuzendari Onena: Eguzkilorea eta 3.000 euro
Argazkilaritza Onena: Eguzkilorea eta 2.000 euro
Gidoi Onena: Eguzkilorea eta 2.000 euro.
Epaimahaiaren Saria: Eguzkilorea eta 2.000 euro.
Mendiko Film Onena: Eguzkilorea eta 1.200 euro.
Eskaladako Film Onena: Eguzkilorea eta 1.200 euro.
Kirol eta Abentura Film Onena: Eguzkilorea eta 1.200 euro.
Kultura eta Natura Film Onena: Eguzkilorea eta 1.200 euro.
Soinu Banda Onena: Txalaparta eta 1.200 euro.
Euskerazko Film Onena: Eguzkilorea eta 1.000 euro.
Film Labur Onena: Eguzkilorea eta 1.000 euro.
Ikusleen Saria: Eguzkilorea eta 1.000 euro.
WOP Mendi Filma Saria: SEBASTIÁN ÁLVARO
Sebastián Álvaro kazetari, errealizadore eta alpinistea sarituko dabe aurten, WOP-The Walk On Project Mendi Film Sariagaz. Alpinismoaren balioak defendiduteagaitik hartuko dau saria, abenduaren 5ean, domekan (20:00).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!