Irailaren 29an ekingo jako zikloari Asier Altunaren 'Karmele' filmagaz

Bizkaie! 2025-09-24 10:39   Zinemea

Azkuna Zentroan, Donostiako Zinemaldiagaz lankidetzan, azken edizinoan estreinautako filmak aurkeztuko dira.

Zentroak lankidetza horri eusten deutso aspalditik, estreinaldi batzuk Bilbora ekarteko eta urian Zinemaldiaren antena moduko bat izateko. Oraingoan, zikloak bederatzi film ditu, Sail Ofizialean, Perlak, Horizontes latinos eta New Directors sailetan erakutsiak. Programeak produkzino zinematografikoaren egungo egoerea islatzen dau eta umeeentzako eta familientzako proposamenak ditu.

Kontuak kontu, irailaren 29tik urriaren 5era arte, bederatzi pelikula ikusi ahal izango dira. Filmak jatorrizko bersinoan proiektauko ditue, gaztelaniazko azpitituluakaz. Gainera, umeak gogoan, euskerazko animazino film bi eskainio ditu.

Egitarauari jagokonez, irailaren 29an ekingo jako zikloari Asier Altunaren Karmele filmagaz; eta amaierea, barriz, Cinco lobitos eta Querer telesailaren zuzendari Alauda Ruiz de Azúaren Los domingos lanagaz amaituko da estreinaldien astea Azkuna Zentroan.

New Directors saileko zuzendari barri biren lana aurkeztuko da: Vaegtloes lehen film luzean, Emilie Thalund danimarkarrak 15 urteko nerabeak udaleku batean izandako esperientzia kontetan dau. Bestetik, Stroma Cairns britainiarrak The Son and the Sea filma estreinauko da. Cairnsek berak eta bere amak —Imogen West produktoreak— idatzi dabe filma. Lagun biek Eskoziako ipar-ekialdeko itsasaldetik egindako bidaia kontetan du, berbetatik harago doan loturea topetan baitabe han.

Zinemaldiko Perlak saileko aukera zabala nabarmentzen da programan. Film horiek Cannesen hasi dabe zinemaldietako ibilbidea, eta sari garrantzitsuak jaso ditue orain arte. Esate baterako, Rebecca Zlotowskiren Vie privée  lanean, Jodie Fosterrek pazienteetako baten heriotzea ikertzen dabilen psikiatra baten rola jokatzen dau.

Mamlaket al-Qasab filman, neskato batek zelan edo halan moldatu beharko dau Sadam Hussein presidentearen urtebetetzea ospatzeko tartea kozinetako, zigor handi bati itzuri egiteko. Hasan Hadiren film honek opera prima onenaren Urrezko Ganbera irabazi eban Cannesko Zinemaldian eta Publikoaren Saria Cannesko Zinemagileen Hamabostaldian.

Joachim Trierrek Epaimahaiaren Sari Nagusia irabazi eban Affeksjonverdi filmeko istorio familiarragaz. Ahizta bi urrun egoan aitarekin elkartzen dira berriz, bera, zinema-zuzendari ospetsua izaki, film autobiografiko bat egiten hastera doala.

Hautaketa osatzeko, Jafar Panahiren Un simple accidente lana dago, Cannesko Urrezko Palmaren irabazlea. Iranen klandestinoki filmatutako istorio ausart honen bidez, errealizadoreak erregimena kritikatzen du, espetxeratu baitzuen. Filma komedia gisa hasten da, baina kritika politiko latza egiten du amaieran.

Simón Mesaren Un poeta Horizontes latinos sailekoa da, eta Un Certain Regard saileko epaimahaiaren sari berezia jaso zuen. Poeta zapuztu eta galtzaile baten ibilerak aletzen dituen komedia bat da. Bere etorkizuna baikorrago ikusten hasiko da, ikasle gazte bat ezagutu, eta poesiaren landu gabeko harribitxi bat dela sinetsita.

Gazteenentzako proposamen zinematografikoan, euskarazko bi film dagoz eta astegoienena proiektatuko dira. Tobias Schwarz eta Aizea Rocaren Heidi, Katamotzaren erreskatea filma estreinau berrian, Heidi txikiak eta bere lagun Peterrek katamotz zauritu bat salbau beharko dute. Karine Vézinaren Kaixo, Frida! filma, berriz, Frida Kahlo artista mexikar ospetsuari buruzko biografia bat da.

Informazino gehiago eta sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu