Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendariek jaso dabe Ohorezko Zinemira saria
2025-09-24 07:40 ZinemeaEAB Bultzada Saria Miren Gaztañaga aktorearentzat izan da.

Aurten upealakoa da euskal film eta produkzinoen indarra: danetara 38 euskal produkzino; 25, euskera, eta horreetako hiru Sail Ofizialean (EITBren partaidetzeaga), eta lehenengo aldiz euskerazko telesail bat jaialdiko sail nagusian: Zeru ahoak.
Sara Cozarrek eta Joseba Apaolazak aktoreak izan dira aurkezleak eta giro ederra izan da. Aktoreen esker oneko berba eta enparauez gan, azkenean, Zetak taldeak be zuzeneko kontzertua emon eban Victori Eugenia Antzokian.
Sarien atalean, Ohorezko Zinemira saria Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendariek jaso dabe. Altunak Karmele lanaren estreinaldia ekarri dau Zinemaldira eta ez daigun ahaztu orain dala hamarkada bi Aupa Etxebeste, Esnalegaz batera Zinemaldian bertan estreinau zala, euskerarik bako hamarkada luze bati amaierea emonez.
EITBk emoten dauen Egile Berriak saria Sara Fantovarentzat izan da. Oraintsu estreinau dauen Jone, batzuetan (Zinemira sailaz gan, Euskal Herriko aretoetan be ikusgai dago). Unai Iparragirre ETBko zuzendariak emon deutso saria hasibarriari. Sektore osoa zoriondu dau: gure herria, gure ohiturak eta gure errealidadearen eta gure hizkuntzearen enbaxadoreak zarie munduan zehar.
Urteko gidoi onenaren SGAE Saria Borja Cobeagak irabazi dau, Los aitas filmagaitik. Donostiarrak pelikulak idazten jarraituko dauela agindu dau baina ez deutso itxiko filmak zuzentzeari.
EAB Bultzada Saria Miren Gaztañaga aktorearentzat izan da.
EZAE Saria: publikoaren erantzun bikaina jaso dauen pelikuleari emon deutso Alfonso Benegas presidenteak Infiltrada pelikuleari. Arantxa Etxebarria zuzendariak produktoreei eurei eskaini deutse saria eta horreetako produktoreak beregan hartu dau berez publikoak, publiko zabal batek, eskaintzen dauen errekonozimendua.
Hainbat peliukulatan produtore dan Aintzane Perez de Palomarri be omenaldi ederra egin deutso euskal zinemaren munduak.
Sari guztiak banatu eta omenaldiei bidea edegi aurretik, publikoa zur eta lur itxi dau Zetak taldeak. Hori izan da aurtengo sorpresa handia. Pello Reparazek mitoen inguruko ikuskizuna eskaini deutse Victoria Eugenia Antzokian batutakoei.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!