Ramon Bareak III. Gure Zinema Saria jaso dau
2025-09-25 08:40 ZinemeaBorja Cobeaga zuzendariaren eskutik.
%20Instagram_content.png)
Ramon Barea aktore, zuzendari, antzerkigile eta antzerki zuzendariak Gure Zinema Saria jaso dau irailaren 24an Kursaalen, Donostiako Zinemaldiaren barruan, Borja Cobeaga zuzendari eta gidoilari donostiarraren eskutik. Cinco lobitos (Alauda Ruiz de Azua) filmagaitik Goya sarietarako izentaua izan zan Barea, eta Espainiako Arte Eszenikoen Akademiako sortzaileetako bat eta ohorezko kidea da.
Bareak ondokoa adierazo dau: danoi gustetan jaku norberak egiten dauen lana autortzea, halanda ze, etxean errekonozimendua jasotea arabere gehiago. Jarraituko dot testua ahaztuten ez jaten bitartean eta altzariakaz estropezu egiten ez dodan bitartean.
Sari horregaz, Gure Zinemak aintzat hartzen dau Bareak euskal zinemearen erreferente bezela dauen papela, baita pantaila handiko zinemeari egindako ekarpena be.
Borja Cobeagak emon deutso garaikurra. Halanda ze, Cobeagak zuzendutako bost filmetatik lautan parte hartu dau Bareak: No controles (2010), Negociador (2014), Fe de etarras (2017) eta Los aitas (2025). Gainera, Éramos pocos (2005) Oscar sarietarako izentaua izan zan haren film laburreko protagonista be izan zan eta Su majestad (2025) seriean be esku hartu eban aktore lanetan.
Ramon Bareak bikain irudikatzen dau euskal zinemearen historia. Berrehundik gora ikus-entzunezko lanetan parte hartu dau, eskuzabaltasunez eginez haren ibilbide profesionala, Euskadin errotuta eta mundura edegita. La fuga de Segovia, La Muerte de Mikel, 27 horas, Vacas, La Madre Muerta, Obaba, La comunidad, Blancanieves, La herida, La higuera de los bastardos edo Cinco lobitos lako lanetan ikusi ahal izan dogu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!