'Txikia', Zelanda taldearen bideo barria

Bizkaie! 2021-11-18 13:44   Musikea

Zelanda taldearen sorpresea izango dogu Durangoko Azokan.

Zelanda taldearen bigarren bideoklipak Txikia dau izenburu. Letra nostalgikoa da, tristea, umore berezikoa. Fran Urias musikariak bere burua mundu honetan zelan ikusten dauen azalduko deusku, akaso, ikuspegi oso negatiboa ardatz hartuta: txikia, zaharra, zatarra, ahaztua, izutua... Oso biribila da letra baina esangura guztia ez dogu azalduko, bestela magia puntu hori galduko leuke. Bideoa Iker Villak muntau dau. Bideoklipak lagun asko alkartu ditu: Eider Saez (musikaria), Antton Telleria (aurkezlea, umoregilea), Julen Telleria (aurkezlea, irrati esataria), Maren (musikaria), Iñigo Etxezarreta (musikaria), Ana Urrutia (aurkezlea), Danel Ferreño (musikaria), Aitor Zubieta (pelotaria), Maddalen Arzallus (bertsolaria, aurkezlea), Ainhoa Etxebarria (aurkezlea, irrati esataria), Xabi Seleta (Konkis-eko kapitaina), Eneko Gartziandia “Boni” (musikaria), Iñigito Txapel (musikaria), Kai Nakai (musikaria), Anepe Acedo (jantzaria), Andrea Galdiz (dantzaria), Ane Martinez (musikaria), Ibon Menika (bertsolaria), DJ Bull (DJ-a), Nerea Alias (aurkezlea), Alex Sardui (musikaria), Joseina Etxeberria (irrati esataria eta aurkezlea), Aitziber Garmendia (aktorea, aurkezlea), Iker Villa eta Maria Redondo (musikariak), Ania Casquero (erizaina), Xabier Aldaz (musikaria), Iker Toral (musikaria), Badaiotz Sokatira taldea, Eñaut Gaztañaga (musikaria, produktorea), Beñat Larrauri (musikaria), Aitor Gorosabel (musikaria), Maria Ortiz de Pinedo (Alaveseko futbol jokalaria), Eneko Lazkoz (bertsolaria) eta Zelanda (Ane Bastida, Iñaki Bastida, Fran Urias).

Txikia



2021eko udabarrian Zestoako Gaztain Estudiotan grabau eta nahastautakoa.

Gitarrea eta ahotsa: Fran Urias.

Baxua: Ane Bastida. 

Bateria: Iñaki Bastida.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu