Lea Artibai BBK Sariketako finalean izango da
2021-11-17 13:29 BertsolaritzeaUribe Kostaren kontra jokatuko dau azken saioa, zemendiaren 29an.
XXIX. Bertsolari Gazteen BBK Sariketako bigarren finalaurrekoa jokatu da Arratzuko Barrutialde institutuan, Busturialdeko eta Lea Artibaiko taldeen artean. Asko egon da jokoan, aurtengo edizinoko finalerako txartela hain zuzen. Azkenean, epaileen puntuazinoen arabera, saioa Lea Artibaikoek irabazi dabe eta finalean izango dira.
Lea Artibaiko seikotean honeek egon dira oholtzan: 18 urtetik beherakoetan, Amaiur Galdos, Ariane Sololuze eta Ziara Larrinaga; 18 eta 24 urte bitartekoetan, Aissa Intxausti, Garazi Navarro eta Irune Basagoiti.
Busturialdearen izenean kantuan honeek entzun doguz: 18 urtera artekoetan, Aitzol Unzueta, Ismael Aomar eta Jokin Ansotegi; nagusietan, Iker Uriarte, Janire Arrizabalaga eta Koldo Muñiz.
Gaurko saioko aurkezlea Etxahun Lekue izan da. Epaimahaian Beñat Romero, Leire Etxebarria eta Miriam Juaristi egon dira, eta idazkari Idoia Anzorandia.
Honenbestez, azken saioa baino ez jako geratzen aurtengo BBK Sariketeari. Zemendiaren 29an jokatuko da, Bilboko BBK Salan, 18:00etan. Finalaurreko bietako irabazleak izango dira aurrez aurre, Uribe Kosta eta Lea Artibai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!