Elkano Browning Cream taldeak 'Eup' disko barria aurkeztuko dau Bilbon

Bizkaie! 2021-11-17 11:04   Musikea

Zemendiaren 26an, 19:00retan, Bidebarrietako Liburutegiko areto nagusian.

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunea diskoak eta proiektuak bilbotarrakaz zeun uriburura hurreratuko diranakaz konpartidu gura dituen artisten agertoki bihurtu da azken hileotan eta, esangura horretan, taldeak bere seigarren diskoa aurkeztuko dau.

Elkano Browning Cream musika-taldean dabiz Mikel Azpiroz, Franck Mantegari eta Dave Wilkinson eta barriro buztartu ditue kultura eta musika-sustraiak plastikotasun iradokitzaileagaz.

Taldearen estiloa jazzean eta bluesean oinarritzen da baina erritmo eta melodiaren nahasketa indartsu eta hipnotikoak be ez ditue baztertzen, Afrikako erritmoak eta pasarte psikodelikoak ahaztu barik.

Mikel Azpiroz pianista eta organo-jole donostiarrak koordinauta, Franck Mantegari Parisko bateria-joleak eta Dave Wilkinson Bartzelonan bizi dan gitarra-jole britainiarrak osotzen dabe taldea. Hirurek lankidetza-ibilbide paraleloak egiten ditue, besteak beste, Alpha Blondi, Saint Germain, Brian Jackson eta Massive Attack artistakaz.

2 izenburuko albuma 2010ean argitaratu eben, lehen lanaren arrastoari jarraituz eta 2012an Bohemia argitaratu eben, kaleko musikari eta musikarien omenezko soinuen altxorra. UH EH (2014) diskoan, prestakuntzearen heldutasuna eta interpretazinoaren indarra erakutsi zituen.

Taldearen kultura-aniztasuna bokazino nomadea be bada eta, AEBn hasi zanetik (han ezagutu ziran), taldeak Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniako hainbat jaialditan jo dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu