Mugan taldearen single barria da 'Pangea'

Bizkaie! 2021-11-16 10:55   Musikea

Laster plazaratuko daben diskoaren aurrerapena da. 

Hurrengo hileetan lehenengo diskoa kaleratuko dauela agindu dau Mugan talde gazteak, eta aurrerapen txiki batez gozau geinke dagoeneko. Izan be, plataforma digitaletan zabaldu dabe Pangea, disko barrian agertuko dan kantuetako bat, bideoklip eta guzti. 

Grabaketea, produkzinoa eta masterizazinoa Aitor Garciak eta Mikel Irazokik egin dabe, eta Berako MIK estudioetan izan da grabazinoa. Bideoklipa Mikel Irazustak zuzendu dau, berak idatzitako gidoian oinarrituta, eta Fernando M. Chavezen laguntzinoagaz. 

Era guztietako giza hartu-emonez egiten dau berba Pangea-k, taldeak berak azaldu dauenez. Persona bi edo gehiago alkartzeak dakar alkarguneak partekatzea, jagotea eta bilatzea. Azken batean, kontinenteak batzea. Hortik izenburua. Orain dala miloeka urte, Lurreko kontinente guztiak bat eginda egozaneko superkontinentea zan Pangea. 

Bere kantuetako mezuen bidez, entzulea hausnartzera, hurrekoa baloretera eta bizitzea ospatzera konbidetan dau Muganek. Horretarako, maitasuna eta berbak hartu behar dira gidaritzat

Mugan taldea 2017an sortu zan, Donostian. Batez be, Gipuzkoan ibili da kontzertuak emoten, herririk herri, eta bidean estiloa fintzen ibili dirala dinoe. Orain, lehenengo diskoa argitaratzeko prest dagoz. Aurrerapen bideoklipa, Pangea, ikusi hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu