Benito Lertxundik Getxon, Muxikebarrin kantauko dau abenduaren 3an

Bizkaie! 2021-11-16 10:27   Musikea

Management lanak Baga-Bigak egingo deutsoz oriotarrari.

Ia 60 urteko ibilbideari eutsiz, gogotsu dator 2020. urtera arte etenik izan ez dauen birea berreskuratzeko, kontzertuak baitira gehien maite dituan ariketea, entzuleakaz hartu-emon zuzenak ahabidetzen deutsozanak eta beti errepetiduezinak diranak. Benito Lertxundiren zuzenekoek badabe ondorio inguratzailea edo erakargarria, ikuslea txunditzeko erraztasuna, hain zuzen be. Bai, hori dabe Benito Lertxundiren abestiek.

Baga-Biga bulego integralak kudeatuko ditu hemendik aurrera Benito Lertxundiren kontzertuak. Beraz, Benito Lertxundiri management lanak egingo deutsoz Baga-Bigak, eta batera jardungo dabe haren abestien transmisino kulturala sendotu eta biribiltzeko kontzertuakaz.

Kontzertuak

2021

Abenduak 3, Getxon, Algortako Muxikebarrin, arratsaldeko 19:30ean.

Abenduaren 15ean, (Kafe Antzokia 25 + 1), Bilboko Kafe Antzokian, 20:30ean.

2022

Urtarrilaren 2an, Andoaineko Bastero Kulturgunean.

Zezeilaren 12an, Iruñeko Baluarten.

Zezeilaren 26an, Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean.

Apirilaren 17an, Baionako Lauga kiroldegian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu