Uribe Kosta da BBK Sariketako lehenengo finalistea
2021-11-16 08:16 BertsolaritzeaAbadiñoko saioan Uribe Butroek baino puntu gehiago batu ditu.
Kanporaketak atzean itxi eta hurrengo fasean sartu da XXIX. Bertsolari Gazteen BBK Sariketea, finalaurrekoetan. Uribe Kostako seikotea izan da lehenengo finalaurrekoko irabazlea eta, beraz, Bilboko finalean egongo da. Uribe Butroe eskualdeko gazteak izan ditue aurrez aurre.
Saioa Abadiñoko Errota Kultur Etxean jokatu da. Publikoan, Traña-Matiena eskolako eta Abadiño BHIko ikasleek giro ona ipini dabe. Oholtzan, Ander Aldazabal gai-jartzailearen esanetara, moltso bitan banatu ditue bertsolariak: 18 urtera artekoak eta 24 urtera artekoak.
Bizkaiko Bertsozale Alkarteak zabaldu dauenez, Uribe Kostakoen partetik, June Diazek, Maialen Lagok eta Peio Lagok kantau dabe 18 urtera artekoetan; Uribe Butroekoak Eneko Elordui, Izaro Bilbao eta Ixone Asategi izan dira. Nagusien mailan, Mikel Arrate, Oihan Diaz eta Peru Irastorza izan dira Uribe Kostaren ordezkariak; Uribe Butroekoak, Ainhoa Gorostiaga, Jokin Arriola eta Joseba Ortuzar.
Lehenengo finalaurrekoko epaileak Beñat Romero, Leire Etxebarria eta Miriam Juaristi izan dira, eta Idoia Anzorandia idazkari.
Uribe Kostagaz batera BBK Sariketako finalean egongo dan beste taldea zein dan jakiteko ez dogu luzaroan itxaron beharko. Eguaztenean, hilak 17, Barrutialde BHIn jokatuko da bigarren finalaurrekoa, Lea Artibaiko eta Busturialdeko seikoteak oholtzan dirala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!