B-tuber programan parte hartzeko deia Bilboko euskaldun gazteei

Bizkaie! 2021-11-15 12:46   Euskerea berbagai

Sare sozialetarako ikus-entzunezkoak sortu eta era seguruan igoten ikasiko dabe.

Bilboko Udalak eta Azkue Fundazinoak B-tuber. Youtuber izarren bila! egitasmoa ipini dau martxan beste behin, uriko gazteentzako. Euskerazko eta dobako jarduera hori abenduaren 27tik 30era egingo dabe, eta izena emoteko epea zabalik dago, zemendiaren 28ra arte. 320 leku dagoz (txanda bakotxean 40). Tailer erako saiook Euskerearen Etxean izango dira. 

Youtuben eta antzeko beste sare sozial batzuetan sarri ibilten dira gazteak, gustuko edukiak topetan dituelako. Hortaz, B-tuber programearen bidez, erakutsi egin nahi deutse euren ikus-entzunezko laburrak sortzen eta sarera igoten, modu arduratsu eta seguruan. Bideoak grabau eta editetako moduak ikasiko ditue.

Ganera, aisialdian euskerea erabiltea bultzatuko da eta familiei kontziliazinorako bidea zabalduko jake, Gabonetan izango dalako tailerra, beraz, gazteak oporretan eta gurasoak lanean dabizan bitartean.

Antolatzaileek azaldu dabenez, 11 eta 13 urteko gaztetxuek hartu leikie parte B-tuber programan (zehatzago, 2008, 2009 eta 2010. urteetan jaiotakoek). Bilbon erroldatuta egon behar dabe. Izena emoteko jarraibideak Udalaren webgunean topauko ditue (hemen).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu