Joanes Illarregik irabazi dau Leitzako saioa
2021-11-15 08:16 BertsolaritzeaZemendiaren 28an izango dan finalerako sailkatzea lortu dau herriko bertako bertsolariak.
Ondokoak izango dira Anaitasunako Iruñeko finalean izango diranak: Eneko Lazkoz, Julio Soto, Joanes Illarregi, Saioa Alkaiza, Josu Sanjurjo, Xabat Illarregi, Xabie Silveira eta Eneko Fernandez.
Leitzan jokatu da 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa, 500 lagun baino gehiagoren aurrean. Nafarroako Bertsozale Alkarteak atondu dau saioa, Leitzako Udalaren babesari esker. Han izan dira kantari, zozketak agindutako ordenean, ondoko bertsolariak: Xabier Silveira Etxeberria, Eneko Fernandez Maritxalar, Julen Zelaieta Iriarte, Joanes Illarregi Marzol, Iker Gorosterrazu Elizagoien eta Sarai Robles Vitas. Horreen danen artean, Joanes Illarregik eskuratu dau puntu gehien (495,5) eta horrenbestez, zemendiaren 28an Iruñean jokatuko dan finalerako sailkapen zuzena eskuratu dau. Hau izan da Leitzako saioko sailkapena:
1. Joanes Illarregi Marzol (495,5).
2. Xabier Silveira Etxeberria (462).
3. Eneko Fernandez Maritxalar (461,5).
4. Sarai Robles Vitas (449,5).
5. Iker Gorosterrazu Elizagoien (429).
6. Julen Zelaieta Iriarte (420).
Horrenbestez, argitu da finalean kantauko daben zortzi bertsolarien zerrendea (hiru finalaurrekoetako irabazleak eta puntuazinoaren araberako beste bost sailkatu):
1. Eneko Lazkoz Martinez (Altsasuko saioko irabazlea).
2. Julio Soto Ezkurdia (Berriozarko saioko irabazlea).
3. Joanes Illarregi Marzol (Leitzako saioko irabazlea).
4. Saioa Alkaiza Guallar.
5. Josu Sanjurjo Altzuri.
6. Xabat Illarregi Marzol.
7. Xabier Silveira Etxeberria.
8. Eneko Fernandez Maritxalar
Zemendiaren 28an jokatuko da finala, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, arratsaldeko 17:00etan hasita. Sarrerak eskuragai dagoz dagoeneko hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!