Toundra, Noa, Black Art Jazz Collective eta Ismael Serrano Bilbon

Bizkaie! 2021-11-12 12:36   Musikea

Toundra taldeak zemendiaren 14an joko dau Arriagan.

Arriaga Antzokian musika egitarau aberatsa izango da datozen gunetan; datorren domekan, zemendiaren 14an, Toundrak joko dau eta eguenean, hilaren 18an, Ismael Serranok. Hitzordu bi horreen artean, Noa izango dogu, astelehenean, hilaren 15ean eta Black Art Jazz Collective martitzenean, hilaren 16an.

ToundraDas Cabinet des Dr. Caligari proiektua aurkeztuko dau, Alemaniako espresionismoaren zinemako klasikoarentzako soinu-bandea, filmaren proiekzino eta guzti. Gogoratu urtarrilaren 10erako aurreikusita egoan kontzertua bertan behera itxi ondoren, gogotsu dago taldea Bilbon joteko.

Noa be bere mundua Johann Sebastian Bachenagaz lotzen dauen kontzertua 2020ko apirilaren 1ean egin behar zan, baina koronabirusaren krisiak eta sasoi haretako itxialdiak galarazo egin eban. Orain bai, Noa Arriagara bueltauko da, datorren astelehenean, hilaren 15ean (19:30ean), Letters to Bach diskoa oholtzara eroateko. Abeslariak Johann Sebastian Bach handiaren 12 konposizinori letrak jarri deutsee ingelesez zein
hebreeraz.

Hurrengo egunean, hilaren 16an, Arriaga Antzokiak eta Bilbaína Jazz Clubek bultzatutako BJC Arriagan zikloa agertokira bueltauko da. Black Art Jazz Collective, AEBetako jazz eszena garaikideko musikari bikainez osotutako taldea jazza eta haren historia goraipatzeko sortu zan, arreta berezia eskainiz hard bop-ari eta 50. eta 60. hamarkadetako soinu garaikide tipikoari. Taldeak, beraz, joaneko handiei egiten deutse omenaldia eta esentzia hori bilatu arren, tradizinoari eusten deutso, gaur egungo modernismoan sendo errotutko lantalde bategaz.

Egun bi geroago, lehen mailako beste kontzertu bat, beti kantautoretzat sailkatzen daben artista baten eskutik. Zuzenekoetan beti erakusten dau etiketak hausteko dagozala eta horixe da Ismael Serranok egiten dauena. Zemendiaren 18an, eguenean, 19:30ean, Arriaga Antzokian egingo dau geldiadia haren Seremos bireak. 

Sarrerak

- Toundra: 12 eta 25 euro artean.
- Noa: 25 eta 42 euro artean.
- Black Art Jazz Collective: 21 euro.
- Ismael Serrano: 25 eta 40 euro artean.

Salgai hemen edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu