Bilbao BBK Live-n kartelburu izango da LCD Soundsystem
2021-11-12 11:20 MusikeaJ Balvin, Pet Shop Boys eta Moderat be Kobetan izango dira 2022ko udan.
LCD Soundsystem taldeak 20 urte beteko ditu datorren urtean, baina Europan geldialdi bakarra egingo dau, Bilbon hain zuzen. Bilbao BBK Live jaialdiak zabaldu dauenez, James Murphyk zuzendutako bandea izango da 2022ko edizinoko kartelburuetako bat. New Yorken sortutako talde hau rockaren, dance-punkaren eta doinu alternatiboen eremuetan ibilten da eta Grammy Saria irabazi eban 2018an.
Taldearen eta beragaz lotutako DFA zigiluaren 20. urteurrena ospatzeko, Kobetako kontzertuaz gan, LCD Soundsystemen inguruko programazino berezi bat atonduko dauela aurreratu dau festibalak, zehaztasun gehiago emon barik.
2022ko garagarrilaren 7tik 9ra egingo dabe BBK Live jaialdia. Oholtzan J Balvin entzun ahal izango dogula be iragarri dabe antolatzaileek, eta kartelburuetako bat izango da The Killers, Pet Shop Boys eta LCD Soundsystem taldeakaz batera.
Moderat Bilbon izango dala be gaur emon dabe jakitera. Kartelaren parte dira, ganera, Stromae, Caribou, Four Tet, BICEP, Nathy Peluso, Bomba Estereo, Zahara, Ginebras, Supergrass eta Joy Crookes, beste askoren artean.
Jaialdiaren hiru egunetarako abonuak salgai egon dira lehendik be, baina gaurtik egunez eguneko sarrera solteak be erosi leitekezala azaldu dau Bilbao BBK Live-k. Abenduaren 16ra arte prezio merkeagoa izango dabe sarrerek (hemen salgai).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!