Sarrerak zemendiaren 12an, 10:00etan jarriko ditue salgai

Bizkaie! 2021-11-11 11:20   Musikea

Fito & Fitipaldisek San Mamesen emongo dau kontzertua 2022ko bagilaren 11n.

30 eta 45 euro arteko prezioan eskuratu daitekez ondoko webguneetan: www.fitoyfitipaldis.com, www.livenation.es eta www.ticketmaster.es

Unai Rementeria eta Fito Cabrales

Fitok Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa eskertu dau, San Mamesen joteko aukerea emon deutsolako taldeari: Sinistezina da, San Mames futbol-zelai bat baino askoz gehiago dalako, errepetiduezina izan daiten lan egingo dogu. Idea horretan sakonduta, taldeko kide guztiak oso pozik dagozala esan du, San Mamesen jotea ederra eta berezia izango da, erantzukizun handikoa.

Unai Rementeria ahaldun nagusiaren eretxiz, Fito & Fitipaldisek belaunaldi eta pentsamolde ezbardinak batzen ditu eta horreek dira argumenturik onenak ilusinoa piztuko dauen kontzertu baterako. Rementeria oso pozik dago: Musikea, kontzertuak, kulturea berreskuratu behar ditugu, gurean ditugun musikari onenetakoa da Fito, talde onenetakoa dauelako eta erakutsi dauelako badakiela Bizkaia mobiduten, belaunaldiak, estiloak eta kulturak buztartuz

Aldundiak, San Mames Barria soziedadeko erakunde bazkide lez, futbol-zelaiaren erabilerea itxiko dau kontzertu hau egiteko, 2017an, Guns n'Roses taldearen kontzertu handietan eta MTV Bizkaia Music Week 2018 jaialdian Berri Txarrak, Crystal Fighters eta Muse taldeakaz egin eban bezela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu