Plazaola: errobera ganean zein oinez, Gipuzkoa eta Nafarroa mugakide

Amaia Larruzea 2021-11-11 11:06   Ibilian-ibilian

Bidean aldatz txikitxu batzuk dagoz, baina gehienbat laua da.

Leitzaran zonaldea ezaguna egingo jaku belarrira, eta bertara hurreratu gara, Plazaolako trenbide zaharraren bidea aprobetxatuz Leitzarango bailaran barrena doan ibilbide eder bat sortu dabelako, natur bide edota bide berde lez ezaguna dana.

Bidean zehar, hainbat eta hainbat tunel pasauko doguz, eta horreetako batzuetan argia egon badago, beste batzuk laburrak dira eta ez dogu behar. Baina beste batzuk luzeagoak dira eta hor bai eskertuko dogu argia. 400-600 metro bitarteko desnibela izango dogu bidean, badagoz aldatz txikitxu batzuk, baina gehienbat laua da.

Entzunda neban bide hau egoala ze, behin, Amasolara eskaletera joatean, jentea ikusi neban. Baina orain arte ez neukan egina. Eguerdi bueltan hurreratu nintzan, domekaz. Goizean eta arratsaldean egoten da jenterik gehien, beraz, eguerdi partean gustura ibili nintzan. Jente asko dabilen bidea izan ohi da, batez be oinezean edo bizikletan. Bide ederra da oso, asfaltoa, mendi bidea, tunelak, basoak, bistak... Danetarik dau, egia esanda.

Ganera, Gipuzkoa eta Nafarroa probintziak zeharkatzen dituanez, alde bien berezitasunak izango doguz bidelagun. Maitagarria da oso Leitza. Herri ederra da, polita bere horretan eta berezia, herrikoia, jentearena eta jentearentzat. Berezitasunak non-nahi eta ikuspegi ezbardin eta anitzak zein-nahi.

Leitzara heldu bitartean ez dogu panoramika zabalik izango, baina behin aurrera jarraituta eta Erasoterantz eta Lekunberrirantz bidea hartuta, Leitza goi-goitik ikusteko aukerea izango dogu. Gero, itzuleran, bide publikoa dalakotik herrira jatsi gaitekez. Aldatz handiko lekua da, baina di-da batean helduko gara erdigunera, plazara bertara.

Lekunberriratz segiduko neuke hurrengoan eta, dirudianez, Iruñeraino jarraitzen dau bideak, beraz, kilometroak egin nahi izan ezkero, aukerak ez dira falta. Bizikletak eurak alokatzeko aukerea be badago, non eta Leitzarango Bisitarien Etxean. Beraz, har eizu zeure bizikletea edo alokatu; bestela, oinezean edota arineketan egin, tuneletatik barrena, mendi bideetatik sartuta eta basotik aurrera eginez, Plazaola natur bidean zehar.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu