Euskerearen Etxeko Lantoki Kooperatiboa, zaharbarrituta eta erabilgarri

Bizkaie! 2021-11-11 10:13   Euskerea berbagai

Lantoki kooperatiboaren erabilerea doban da.

Bilbon kokatutako Euskerearen Etxeak 2020. urtean ekin eutson erabarritze prozesuari, herritarrei kalidadeko zerbitzu gaurkotuak eta egoki hornidutakoak emoteko asmoz.

Bada, 2021ean, prozesu horren azken faseari ekin deutse: Lantegi Kooperatiboa edo Coworking gunearen erabarritzeari, hain zuzen be.

 Euskerearen Etxeak alkarlana sustatu gura dau lantoki kooperatiboaren bidez, baita euskerazko jardunari babesa emon be.

 Euskerearen Etxearen helburua dira euskerea sustatzea eta zabaltzea; hori dala eta, lantoki kooperatiboan lan egiteko aukerea izango dabe euskerea helburu daben erakunde, alkarte edo norbanakoek.

 Lantoki kooperatiboaren erabilerea doban da. Nork erabili leike lantegi kooperatiboa?

- Euskerearen alde eta euskeraz lanean dabizen edozein erakunde, alkarte edo norbanakok.

- Euskerea bere jardunaren helburu nagusi dauen edozein erakunde, alkarte edo norbanakok. Zelan egin daiteke lantegi kooperatiboan lan egiteko eskaria?

- Eskaria bete eta honako helbidera bialdu behar da: koordinazioa@euskararenetxea.eus.

- Eskariak aurkezteko epea: 2021eko zemendiaren 11tik abenduaren 13ra.

- Euskerearen Etxean eskariak balorau eta posta elektroniko bidez helarazoko da erantzuna.

- Lantegi kooperatiboan lekua, gehienez, urte birako esleituko da. Behin epe hori pasauta, barriro egin beharko da eskaria.

- Erakunde, alkarte edo norbanako bakotxari, gehienez be, lagun birentzako lanerako lekua esleituko jako.

- Deialdiaren oinarriak hemen.

Lantoki kooperatiboak eskaintzen dauena:

- Lanerako espazioak honako baliabideak eskainiko deutsoz langileari: wifia, entxufeak, lanerako mahaia eta aulkia eta norbere lanerako tresnak gordeteko giltzapeko armairua aukeran.

- Inprimagailu-fotokopiagailua.

- Langileek Euskerearen Etxeko suetea erabilteko aukerea izango dabe.

- Lantoki kooperatiboko langileen erabilerarako hiru bilera gela dagoz.

- Euskerearen Etxeko bestelako aretoak erabilteko aukerea, aurkezpenak, formazinoak edota bilera jentetsuak egiteko.

- Euskerearen Etxeko harreran paketeak eta posta jasoteko aukerea.

Honakoa da ordutegia:

Astelehenetik barikura: 08:00 – 20:00

Zapatuetan: 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00

Domeka eta jaiegunetan zarratuta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu