Ahotsenea gunean 50 kontzertu izango dira
2021-11-11 09:30 MusikeaPlateruenan hamar kontzertu egongo dira egunero, doban, 11:00etatik 22:00ak arte.
Ahotsenea gunean 50 kontzertu izango dira abenduaren 4tik 8ra arte, hau da, egunero hamar kontzertu, goizeko 11:00etatik hasita 22:00ak arte. Sartzea doban izango da eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena emotea, aforoa bete arte. Kontzertuak Plateruenan izango dira, Azoka egunetarako edegiko baitabe.
Taldeei jagokenez, 50 banda agertuko dira Ahotsenean, rock, pop, folk, hip-hop, trikitixa, funk, reggatoia, flamenkoa, bakarlariak eta bestelakoak. Musikari batzuek euren lehenengo diskoa aurkeztuko dabe Azokan eta beste batzuk ibilbide luzeko taldeak izango dira, Azokan behin baino gehiagotan euren lanak aurkeztu dituenak. Ordu erdiko tartea izango dabe euren lana aurkezteko. Zuzeneko guztiak streaming bidez eskainiko dira zuzenean, www.durangokoazoka.eus webgunean.
Egunez eguneko egitaraua honakoa izango da:
- Abenduak 4: Bulego, Eneritz Furyak, Habia, Serge, Kaserna, Katez, Rolan Garces, Bandatze, Anita Parker, Addar eta Anari.
- Abenduak 5: Diabolo Kiwi, Lur Jota, Larrealde Trikitilariak, Kilimak, Skakeitan, Nikotina, Fufu, Kai Nakai, Sueder eta Lotura.
- Abenduak 6: Trigger, Jabi Patxon, Kofradia Beltza, Bixente Martinez, Hibai, Iker Martinez eta Zaldi Herrenak, Bengo, McOnak, Etxekalte + Habi, Iheskide eta Jiel.
- Abenduak 7: Ekiñe, Konpost, Esanezin, Willis Drummond, Vinilo Ridin' Rocket, Hegazkin, Estitxu, Wood Strings, Onki Xin eta Hipnosia.
- Abenduak 8: S.A.D., Birkit, Astoturfer, Nahiak Nahi, Liher, Klak!son, Giante, Madeleine, Screamers and Sinners eta Errietan.
Musikaz gan, egitaraua potoloa izango da 56. edizino honetan: barriketaldiak, proiekzinoak, arte eszenikoak, umeentzako ikuskizunak... Egitarau osoa zemendiaren 22an aurkeztuko da. Azokako egitaraua abenduaren 4tik 8ra izango da eta online dendea abenduaren 3tik 7ra egongo da martxan, webgunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!