'Agur' bideokliparen estreinaldia dakar Nax Agirrek
2021-11-10 10:15 MusikeaBizkaitarrak Bizipoza diskoa plazaratu dau.
Iñaki Agirre musikaria, Nax Agirre (Arrigorriaga 1964), 90. hamarkadan, Duenak Azer Piper bandearen eskutik, musika munduan sartu zan buru-belarri eta Estropozu eta Irudimenari boterea lanak argitaratu zituan. 2014an, taldea desagertu eta NAX taldea sortu eban bizkaitarrak.
2019an, 11 abestiz osotutako Serengeti izeneko albumagaz emon eutson hasierea bakarlari ibilbideari eta, 2020ko zemendiaren 27an, Arrigorriagako Musika Asteak zikloaren barruan aurkeztu eban.
2020an, Durangoko Azokan zuzenean aurkeztutako Musu eta Irri, 2 eta 3 kantuz osotutako lanak, argitaratu zituan.
Bizipoza
Bidea eginez, lan barria dakar Nax Agirrek 2021. urtean, Bizipoza, pop eta rock erritmoak buztartuta; danetara, 14 kantu dira, Durango Estudioan Ibon Alonso soinu-injineruak grabautakoa. Entzun diskoaren aurrerapena hemen.
Naxek Itxaso Azkona (bibolina) eta Kepa Hurtado (bajua) ditu kolaboratzaile.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!